Noticias

Filtrar por áreas:

Borja Esnal

  • FVOk aztertu egin du animalia-proteinak nola erabiltzen diren akuikulturan 15/06/26

    Elikagaien eta Abeltzaintzaren Bulegoko (FVO, ingelesezko sigletan) ikuskatzaile-talde batek ikuskaritza egin zuen Espainian, 2014ko azaroan, ebaluatze aldera kontrol ofizialek zer-nolako ahalmena duten hausnarkari ez diren Animalien Proteina Eraldatuak (PAT) akuikulturanerabiltzea baimentzen duten salbuespen-kasuetako baldintzak betetzen direla ziurtatzeko. Irismenari dagokionez, ikuskaritzak lege- eta administrazio-neurri berriak izan zituen ardatz; zehazki, 999/2001 Araudiaren (EB) azken aldaketaren bidez sartutakoak.…

  • Nola kudeatzen ditu EFSAk ebaluazio zientifikoen bitartez lortu dituen datuak? – EFSA 2015

    EFSAk txosten bat argitaratu du, eta, bertan bildu ditu bere ebaluazio zientifikoetan ageri diren datuak eta frogak kudeatzeko printzipioak eta prozedurak. Printzipioak Hona hemen datuak eta frogak kudeatzeko zehaztu dituen printzipioak: Inpartzialtasuna. Ebaluazio zientifikoen bikaintasuna. Gardentasuna eta jarrera irekia. Erantzuteko gaitasuna. Prozedura Aipatu printzipio horiek oinarri hartuta, ebaluazio zientifiko baten datuak kudeatzeko prozedurak lau fase…

  • Zoonosia Gipuzkoan (2014): Zaintza epidemiologikoaren memoria – Osasun Saila EJ -2015

    Zaintza epidemiologikoaren 2014ko txostena Gipuzkoako Osasun Publikoko Zuzendariordetzaren Epidemiologia Unitateak egin du, eta Informazio Mikrobiologikoaren Sistemara (IMS) igorritako datuak jasotzen ditu. Hona hemen txosten horretatik atera ditzakegun ondorio nagusiak: AREAGOTU EGIN DIRA Campylobactera 1.010 isolatze jakinarazi ziren, 2013an baino zertxobait gehiago (944). Isolatze guztien artean, % 72 haurretan izan ziren, eta horietatik % 41 3…

  • Animalien gaitzen egoera, zugandik klik bakarrera 15/06/23

    Animalien Osasunerako Mundu Erakundeak (OIE) gune berria argitaratu du sarean, "Munduko animalien osasuna" izenekoa. Bertan, mundu osoan zehar animalien gaitzen egoera zein den azaltzen da, baita zoonosiaren egoera ere. Lehen, "Munduko animalien osasuna"-ri buruzko informazioa paperean argitaratzen zen, eta urtero eguneratzen zen. Orain, Interneten dago eskuragarri, eta urte osoan zehar informazio eguneratua eskaintzen da. Gainera,…

  • Esne-behien ustiategi txikien ongizatea 15/06/23

    Europako biztanleek gero eta gehiago eskatzen dituzte tokian tokiko ustiategietan ekoitzitako elikagaiak, eta, era berean, ustiategi horietan animalien ongizatea bermatzeko ere eskatzen dute. Hori aintzat hartuta, Europako Batzordeak (EB), beste hainbat ekimenekin batera, esne-behien ustiategi txikietan animaliak nola zaintzen diren ikertzea erabaki du. Horretarako, EFSAk ikerketa bat egin du. Ikerketa horren emaitzak "Ustiapen txikietako esne-behien…

  • Analisia: H2020ren lehen urtean Espainiak lortu dituen emaitzak – MINECO 2015

    Ekonomia eta Lehiakortasuna Ministerioak “Horizonte 2020” I+G+b Europako finantzaketa-programa berriaren lehenengo urteko proiektuen 73 deialdietako emaitzak aurkeztu ditu. Hona hemen ondorio nagusiak: Itzulkinari dagokionez, Espainia bosgarren lekuan dago, Alemaniaren, Erresuma Batuaren, Frantziaren eta Herbehereen atzetik. 553,3 milioi euro jaso ditu; hots, orain arte norgehiagokan emandako baliabideen % 9,5. Espainiako erakundeek –unibertsitateek, ikerketa-organismoek eta –zentroek, enpresek,…

  • Euskadiko elikagaien sektorearen I+G+b deialdi irekiak – EJ-GV 2015

    Berriker programa 2015 (II eta V kapituluak): EAEko nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren sektoreetan ikertzeko, garatzeko eta berritzeko laguntzei buruzkoa. Berriker programa 2015 (VI kapitulua): Prozesuen alorreko berrikuntza proiektuei laguntzak.

  • EFSAren arrisku Emergenteak Identifikatzeko Prozeduraren Balorazioa 15/06/17

    EFSAk txosten bat argitaratu du; bertan, elikakatean arrisku emergenteak identifikatzeko bere prozeduraren ibilbidea deskribatzen du, eta, ondorio gisa, oraingo prozedura hobetzeko proposamen bat egiten du. Txostenean azpimarratzen da aurrerantzean ere bereizi egin behar direla Arrisku Emergenteen Ebaluazioa eta krisi-egoeran egon daitezkeen Arriskuen Ebaluazioa; izan ere, azken horretan beste prozedura batzuk daude ezarrita. Era berean, txostenean…

  • Kadmioaren elikagaien bidezko ingesta Herbehereetan – RIVM 2015

    Osasun Publikorako eta Ingurumenerako Holandako Institutu Nazionalak (RIVM) 7 eta 60 urte bitarteko holandarrek elikagaien bitartez hartzen duten kadmioa kalkulatu dute, eta gutxi gorabehera 2 urteko umeek 0,57 µg / gorputz-pisuaren kg hartzen dute eguneko, eta helduek 0,20 µg gorputz-pisuaren kg eguneko. Emaitzek erakutsi dute 10 urte bitarteko haurrek hartzen dutela, batez beste, kadmio gehien.…

  • Nanomaterialen eraginak ebaluatzeko metodo berria – RIVM 2015

    Osasun Publikorako eta Ingurumenerako Holandako Institutu Nazionalak (RIVM) estrategia bat diseinatu du, nanomaterialek gizakien eta animalien osasunean eta ingurumenean duten eragina ebaluatzeko. Estrategia horrek marko bat ematen die enpresei, agintaritzei eta zientzia-erakundeei, nanomaterialek gizakien eta animalien osasunean, eta ingurumenean duten eraginaren ebaluazioan estrapolazioa ezartzeko. Diseinatutako estrategiak asko gutxitzen du nanomaterial batzuek gizakietan eta beste espezie…