Arriskuen kudeaketan gardentasunez jokatzeko gomendioak – HoA 2015

FSAk zenbait herrialdetako adituek eginiko txosten bat argitaratu du. Txostenak, hain zuzen ere, Europan Elikagaien Segurtasunaren arloko erabakiak hartzean gardentasuna eta zorroztasuna sustatzeko modua aztertzen du.

Era berean, Arriskuen Kudeaketaren arloko erabakiak gardentasunez hartzeko ikuspegien gakoak eta ezaugarri nagusiak azaltzen ditu, eta agentziei gomendatzen die zuhur joka dezatela beren planteamenduetan, eta kasu egin diezaietela txostenean zehaztutako oinarrizko irizpideei.

Txosten hori egin duen lantaldearen ustez, ez da gomendatu behar herrialde guztiek ezarri beharreko lan-esparru bakar bat; aitzitik, ikuspegi guztiek malguak izan behar dute, eta lurralde bakoitzeko egoera jakinetara egokitu. Hala ere, herrialde guztiek bete beharreko helburu eta ezaugarri bateratu batzuk proposatzen dira, bai eta erabakiak hartzean eta ikuspegi desberdinak ezartzean kontuan hartu beharreko zenbait faktore ere.

Faktore erabakigarria da, besteak beste, prozesua argia, trinkoa, egiazkoa eta ulergarria izateko beharra.Bestalde, ezarri behar diren ikuspegiek malguak izan behar dute, proportziodunak, eskalagarriak, parte-hartzaileak, interaktiboak, elkarrizketa sustatuko dutenak eta, azkenik, berrikusteko modukoak.

Lantaldeak Elikagaien Segurtasunerako agentziei gomendatzen die praktikan jar ditzatela ikuspegi horiek benetako egoeretan; esaterako, araudia edo kontrol ofizialak egiteko erabakiak hartzean eta gorabeherei erantzuna ematean. Horrela, ikusi ahal izango dute zein ikuspegi datorkien ondoena.

Edonola ere, agentziek bermatu behar dute erabakiak garbi, zuhur eta justifikatzeko moduan hartu direla; halaber, gai izan behar dute azken erabakia hartzeko alderdi guztiak nola balioetsi eta aztertu diren frogatzeko.

FSAren txostena

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…