Europak azpiegitura hobeak behar ditu elikaduraren eta osasunaren arloko ikerketetarako – EuroDISH 2015

EuroDISH proiektuak Europar Batasunaren finantzazioa du hiru urterako (2012ko iraila – 2015eko abuztua). Proiektu horren helburua da aztertzea zer beharrizan dauden elikaduraren eta osasunaren arloko ikerketen azpiegiturei dagokienez. Helburu hori erdiesteko, emaitza hauek lortu ditu orain arte:

1. Ikerketarako azpiegiturak:

EuroDISHek Europa osoko azpiegituren mapa bat zehaztu eta marraztu du. Mapa horretan, elikadurarekin, nutrizioarekin eta osasunarekin loturiko lau ikerketa-esparru ageri dira; esparru horiek “DISH” deritze, ingelesezko izenak direla eta:

  • Determinatzaileak (Determinants): kontsumitzaileek zer elikagai eta zer bizimodu hautatzen duten zehazten dute.
  • Ahorakina (Intake): kontsumitzaileek zehazki zer jaten eta edaten duten.
  • Egoera (Status): organismoak dituen nutriente-mailak eta funtzioak.
  • Osasuna (Health): organismoak bere osotasunean nola funtzionatzen duen.

2. Azpiegituren beharra

Proiektu horren bitartez, elikaduraren eta osasunaren arloko ikerketetan aurrerapausoak emateko zer gabezia eta beharrizan dauden identifikatu da.

  • Egoeraren eta Osasunaren arloko ikerketen azpiegiturak gero eta garrantzi handiagoa dute.
  • Hainbat aukera dago kontsumitzen diren elikagaien determinatzaileen arloko ikerketen azpiegiturak hobetzeko.
  • Ez dago azpiegitura zehatzik gai denik elikaduraren eta osasunaren arloan lan egiten duten ikertzaileen beharrak asetzeko DISHek barne hartzen dituen ikerketa-esparru guztietan.

3. Bide-orria

Bukatzeko, EuroDISHek bide-orri bat idatzi du, gehienez ere 10 urteko epean ikerketen azpiegitura bat garatzeko; azpiegitura horrek gaur egun elikaduraren, nutrizioaren eta osasunaren arloko esparru guztietan existitzen diren azpiegitura guztiak konektatu eta barne hartuko ditu. Horretarako, ezinbestekoa da alderdi interesdun guztien babesa, baita Europar Batasunaren eta Estatu kide guztien finantzaketa ere. Proiektua garatzeko ezinbestekoak diren fase eta ekintza guztiak biltzen dituen bide-horri hori Europar Batasunaren pabiloian aurkeztu zen, Milango Expoan, maiatzaren 15ean. Laburpena ikusi nahi izanez gero, hemen aurki daiteke: Milano Milestone.

Europak azpiegitura hobeak behar ditu elikaduraren eta osasunaren arloko ikerketetarako – EUFIC 2015

EuroDISH proiektua

Eguneraketa data: 2025/05/06

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…