Noticias

Filtrar por áreas:

Borja Esnal

  • Infograma: Belgikako arrisku kimikoen ebaluazioa- FASFC 2015

    Belgikako Elikagaien Segurtasunerako Agentziak (FASFC) informazio orri bat argitaratu du, bere Zientzia Batzordeak egiten duen arrisku ebaluazioa azaltzeko. Zientzia Batzordearen egiteko nagusia da aholku zientifiko independentea ematea arriskuen ebaluaziorako, Belgikako agentziak dituen eskumenekin lotutako gaietan, elikakateko arrisku emergenteei buruz (hala elikagaiei nola animalien eta landareen osasunari dagokienez). Agiri horretan modu grafikoan aurkeztu dituzte Zientzia Batzordeak…

  • Organismo kaltegarriak Europar Batasunean 15/12/14

    2014ko urteko txostena. Europako Batzordeko Elikadura eta Albaitaritza Bulegoak (FVO) 2014ko txostena argitaratu du, EBn landare arloko organismo kaltegarriei buruz. Txostenak 2014an jasotako jakinarazpenei buruzko estatistika giltzarriak biltzen ditu, baita 2010 eta 2014 urteen arteko joerak ere. Ondorio nagusia da jakinarazpenen urteko kopurua nahiko egonkorra dela: ia 200 kasu berri urtero. Hala ere, oso modu…

  • Organismo kaltegarriak Europar Batasunean 15/12/14

    2014ko urteko txostena. Europako Batzordeko Elikadura eta Albaitaritza Bulegoak (FVO) 2014ko txostena argitaratu du, EBn landare arloko organismo kaltegarriei buruz. Txostenak 2014an jasotako jakinarazpenei buruzko estatistika giltzarriak biltzen ditu, baita 2010 eta 2014 urteen arteko joerak ere. Ondorio nagusia da jakinarazpenen urteko kopurua nahiko egonkorra dela: ia 200 kasu berri urtero. Hala ere, oso modu…

  • Ikerketa eta berrikuntza: Europan Euskadiko nekazaritzako elikagaien industria eta lehenengo sektorea lehiakorrago bihurtzeko faktoreak 15/12/10

    Euskadiko nekazaritzako elikagaien balio-kateko 50 eragilek baino gehiagok parte hartu dute Horizon 2020 programak datozen bi urteetarako ekarriko dituen aukerei buruzko jardunaldi batean. Programa horrek 637 milioi euro ditu elikagaien segurtasunaren, nekazaritzaren, abeltzaintzaren, arrantzaren eta bioekonomiaren alorretarako. Jardunaldi horren xedea da zehatz-mehatz azaltzea Horizon 2020 Europako programak zer-nolako aukerak ematen dituen ikerkuntzaren eta berrikuntzaren esparruan…

  • Elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunen eraginari buruzko munduko lehenengo ebaluazioa – OMS 2015

    OMEk argitaratutako txosten baten arabera, munduko hamar pertsonatatik bat gaixotu egiten da urtean, kutsatutako elikagaiak kontsumitzeagatik. Horrek honako hau adierazi nahi du: urtean 600 milioi pertsona gaixotzen dira, elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunak (ETGk) direla eta. Gaixotzen diren 600 milioi horietatik 420.000 hil egiten dira. Txostenaren ondorioetako bat da heriotza horien ia herena (% 30)…

  • Animalia-ekoizpenari buruzko deialdiaren aurre-iragarpena – ERANET SusAn

    ELIKAk, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arratza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzaren ordezkari gisa, animalia-ekoizpenaren sistema iraunkorrei buruzko ERANET SusAn-enparte hartzen du eta iragarri berri du 2016. urtearenhasieran iragarriko duela bere deialdia. Eskatzaileei eskatuko zaie euren proiektu-proposamenean H2020n definitutako diziplina arteko eta eragile anitzeko ikuspegia izatea, eta honako hiru ikerketa-arlo hauetan zentratzea: Ekonomia: Europako animalia-ekoizpenaren produktibitatea, suspertzeko gaitasuna…

  • Espainiako 18 urtetik beherakoen elikagai-kontsumoari buruzko inkesta – EFSA 2015

    EFSAk txosten bat argitaratu du, Espainian eginiko dietetika-inkesta baten emaitzak jasotzen dituena. Inkestaren helburua zen 6 hilabete eta 18 urte bitarteko haurren eta nerabeen elikagai-kontsumoari buruzko datuak eta adin horretako haur eta nerabeek elikadurari eta jarduera fisikoari dagokionez dituzten ohiturei buruzko informazio osagarria biltzea. 1.780 pertsonari egin zitzaien dietetika-inkesta, banan-banan, 2012ko azarotik 2014ko uztailera bitartean,…

  • 2013an eta 2014an Euskadin eginiko PNIRen emaitzak

    EAEn egoki erabiltzen dira farmakologikoki aktiboak diren substantziak, 2013an eta 2014an Euskadin eginiko Hondakinen gaineko Ikerketarako Plan Nazionalaren (PNIR) emaitzen arabera. Plana 1990. urtetik gauzatzen da Euskal Autonomia Erkidegoan, eta farmakologikoki aktiboak diren substantzien legez kanpoko erabilera edo erabilera okerra ikuskatzea eta kontrolatzea du helburu. Azken urteetan, jaitsi egin da hautemandako positiboen kopurua: ia ez…

  • ELIKAk parte hartuko du abeltzaintza iraunkorrari buruzko ERANET berri batean 15/11/26

    ELIKAk, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren izenean, Horizonte 2020ko ERANET berri batean hartuko du parte: European Research Area on Sustainable Animal Production Systems” (SusAn). SusAnen xedea da estatu kideen artean eta parte hartzen duten elkarteen artean abeltzaitzaren etorkizuneko garapena ikertzeko jarduerak koordinatzea eta babestea, iraunkortasunaren hiru zutabeei (ekonomia, gizartea eta ingurumena) dagokienez. SusAnek…

  • Etoxikina erabiltzea animalien elikagaietan 15/11/26

    Europako Batzordeak hala eskatuta, animalientzako elikagaietan erabiltzen diren substantzien eta gehigarrien adituen panelak (FEEDAP) animalia espezie guztientzat diren elikagaietan etoxikina erabiltzeak dituen arriskuak ikertu zituen. Etoxikina gaitasun antioxidatzaileak dituen gehigarri bat da, eta animalia espezie guztientzako elikagaietan erabiltzen da, gehienez ere 50 mg/pentsu kilogramoko balioetan. Etoxikina gehigarriaren osaera honakoa da: gutxienez % 91 etoxikina, ≤…