Noticias

Filtrar por áreas:

Borja Esnal

  • IA H5N1aren fokua Frantzian 15/11/26

    Frantziako agintariek jakinarazi dute Frantzia hego-mendebaldean patogenotasun altuko H5N1 hegazti-gripearen foku bat aurkitu dutela. Foku hau da herrialdean azken zortzi urteetan agertu den lehena, eta azaroaren 24an baieztatu zuen Arriskuak Ebaluatzeko Agentzia Nazionalak (ANSES), hegaztiak ezohiko eran hiltzen ari zirela ikusteak sortu zituen susmoen harira. H5N1 birusaren aldaera bat da eta patogenotasun maila altua du…

  • Berezi@ Biozidak

    Biozidek gizakion edo animalien osasuna kalte dezaketen organismoei aurka egiten diete, produktu horiek dituzten substantzia aktiboen ekintzaren bitartez. Kontsumitzaileen osasuna babesteko, azken urteotan Europako Batzordeak biozidak baimendu ditu eta elikagaien arloko erabilera arautu du. Artikulu osoa

  • Etoxikina erabiltzea animalien elikagaietan 15/11/26

    Europako Batzordeak hala eskatuta, animalientzako elikagaietan erabiltzen diren substantzien eta gehigarrien adituen panelak (FEEDAP) animalia espezie guztientzat diren elikagaietan etoxikina erabiltzeak dituen arriskuak ikertu zituen. Etoxikina gaitasun antioxidatzaileak dituen gehigarri bat da, eta animalia espezie guztientzako elikagaietan erabiltzen da, gehienez ere 50 mg/pentsu kilogramoko balioetan. Etoxikina gehigarriaren osaera honakoa da: gutxienez % 91 etoxikina, ≤…

  • Artikulua: Abeltzaintzaren sektorearen egungo egoera eta bilakaera EAEn 25/11/25

    NEIKER eta ELIKA, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, EAEn abeltzaintzaren sektorearen egungo egoera eta bilakaerari buruzko artikulu tekniko hau egin dute. Artikulu osoa

  • Intsektiziden eta akariziden aurreko erresistentziari aurre egiteko gida- IRAC 2015

    Intsektiziden aurreko Erresistentziaren aurkako Ekintzen Batzordeak (IRAC) eguneratu egin du Intsektiziden eta akariziden aurreko erresistentziari aurre egiteko gida. Horrelako erresistentziak izurri bat kontrolatzeko intsektizida edo akarizida bat “gehiegi erabiltzeagatik” edo “gaizki erabiltzeagatik” gerta daitezke. Izan ere, forma erresistenteen hautespen moduko bat gertatzen da, eta, ondorioz, erresistentzia hori dutenetatik espezie erresistentea sortzen da. “Clasificación de Modos…

  • Euskal Herrian ustiategietan hildako abereak merkaturatu ahal izango dira 15/11/25

    Arlo horretan eskumena duten agintariek erabaki dute zer baldintza bete behar diren okela hori giza kontsumorako erabiltzeko. Baldintzok Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren agindu honetan daude jasota: "Hiltegietatik kanpo premiaz hildako etxeko ungulatuen haragia: jarraibideak. Merkaturatzeko esparrua". Horrela, Euskal Herrian giza kontsumorako erabil daiteke ganadu-haztegietan premiazko arrazoiengatik hildako etxeko ungulatuen haragia (behiena, ardiena, txerriena, zaldiena…). Zein…

  • Euskadik Elikagaien Segurtasunerako Ikerketa eta Berrikuntza sustatuko ditu 15/11/23

    Elikagaien Segurtasunaren Arloko adituak parte hartu dute Elikagaien Segurtasunari buruzko Ikerketa Planaren emaitzak aditzera emateko III. Jardunaldian. Joan den azaroaren 20an egin zen Basque Culinary Center-en, eta adituak nekazaritzako elikagaien kateko, ikerketa-zentroetako eta Euskadiko administrazioetako kideak izan dira. Dibulgazio-jardunaldi horrek bete egin du 2014an eta 2015an gauzatutako ikerketa-proiektuen emaitzak zuzen-zuzenean ezagutarazteko helburua. Zehazki, proiektu horien…

  • Albaitaritza-sendagaien hondakinak elikagaietan – EFSA 2015

    EFSAk txosten bat egin du albaitaritza-sendagaien hondakinek eta beste substantzia batzuek Europako animalia bizidunetan eta haien produktuetan duten presentziari buruz, 2013ko datuak oinarri hartuta. Guztira, 28 estatu kideek bidalitako 1.005.835 lagin aztertu dira. Lagin horietatik: 419.528 lagin 96/23 Zuzentarauak ezarritako moduan “zuzendu” dira, substantzia batzuei, haien hondakinei eta albaitaritza-sendagaiei aplikatzekoak diren kontrol-neurriei dagokienez. 17.561 lagin…

  • Glifosatoa:Ebaluazio toxikologikoa – EFSA 2015

    EFSAren azken ebaluazioaren arabera, aukera gutxi dago glisofatoa genotoxikoa izateko gizakientzat edo gaitasun kartzinogenoa izateko. Azterlan horiek baliagarriak izan dira honako muga toxikologiko hauek definitzeko: ARfD:0,5 mg/gorputz-pisuarenkg/egun AOEL:0,1 mg/gorputz-pisuarenkg/egun ADI:0,5 mg/gorputz-pisuaren kg/egun Europako Batzordeak aintzat hartuko ditu txosten horretako datuak glisofatoak substantzia aktibo baimenduen zerrendan jarraituko duen ala ez erabakitzean; eta, ondorioz, EBn herbizida gisa…

  • Izurriteen Kudeaketa Integratuari buruzko Gidak:hezurdun fruta-arbolak, arbendolondoa eta hurritza – MAGRAMA 2015

    MAGRAMAk duela gutxi argitaratu ditu Izurriteen Kudeaketa Integratuari buruzko 3 gida berri (IKI): hezurdun fruta-arbolak, arbendolondoa eta hurritza. Izurriteen Kudeaketa Integratuari (IKI) buruzko gida horien helburua da nekazari eta aholkularientzat orientazio-tresna izatea, euren uztetan IKIaren hatsarreak ezartzea lortzeko. IKI gida: hezurdun fruta-arbolak IKI gida: arbendolondoa IKI gida: hurritza