Noticias
Filtrar por áreas:
Borja Esnal
-
ERANET SusAn-en deialdiaren iragarpena 16/01/11
Urtarrilaren 4an, ERANET SusAn sareak (ELIKAk Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politika Sailburuordetza ordezkatzen du han) proiektu-proposamenak aurkezteko deialdia iragarri zuen; zabalik egongo da 2016ko martxoaren 29ra arte. Eusko Jaurlaritzak, ELIKAren bitartez, euskal ikerketa- eta teknologia-zentroek, unibertsitateek eta enpresek Europako proiektuetan duten parte-hartzea finantzatuko du. Horretarako, 100.000 euro jarriko ditu, gehienez ere. H2020 programan…
-
Substantzia arriskutsuen kontrola Ebro ibaiaren arroan 16/01/11
Ebroko Konfederazio Hidrografikoak (CHE) 2014ko Substantzia Arriskutsuak Kontrolatzeko Sareari buruzko urteko txostena argitaratu du. Egun, sare horrek 24 kontrol-gune ditu; kontrol-gune horietan ur-lagin bat hartzen da hilean behin, eta sedimentu- eta biota-lagin bana urtean behin. Uraren matrizean 64 substantziaren 4.421 determinazio analitiko egin dira sare horretako 24 kontrol-guneetan. Horietatik % 14,7k gainditu dute kuantifikazio-muga, baina…
-
Substantzia arriskutsuen kontrola Ebro ibaiaren arroan 16/01/11
Ebroko Konfederazio Hidrografikoak (CHE) 2014ko Substantzia Arriskutsuak Kontrolatzeko Sareari buruzko urteko txostena argitaratu du. Egun, sare horrek 24 kontrol-gune ditu; kontrol-gune horietan ur-lagin bat hartzen da hilean behin, eta sedimentu- eta biota-lagin bana urtean behin. Uraren matrizean 64 substantziaren 4.421 determinazio analitiko egin dira sare horretako 24 kontrol-guneetan. Horietatik % 14,7k gainditu dute kuantifikazio-muga, baina…
-
Campylobakteriosi eta listeriosi kasuek gora egin dute Europan 15/12/28
2008an hasi zen goranzko joerari eutsiz, 2014. urtean listeriosi eta campylobacteriosi kasu gehiago izan dira Europako biztanleen artean. Urte horretan, gainera, salmonellosi kasuek ere gora egin zuten gizakietan, 2008tik lehenengo aldiz. Hona hemen EFSAk eta ECDCk argitaratu duten urteroko txostenik berrienean ageri diren ondorioak, elikagaien bitartez transmititutako zoonosiei eta agerraldiei buruzkoak (Europar Batasunean). Txostenean hau…
-
Abeltzaintzan antibiotikoak behar bezala erabiltzeko gida 15/12/23
Animalietan Antibiotikoak Arduraz Erabiltzeko Europako Plataformak (EPRUMA) argitaratu du dokumentu hau; bertan azaltzen ditu antibiotikoek animalien osasunean dituzten zereginak eta onurak. Horrez gain, elikagaiak ekoizten dituzten animalien granjetan antibiotikoak erabiltzeko jardunbide egokiak deskribatzen ditu. Bertsio honetan, hobekuntzak egin zaizkio erakunde horrek 2008an argitaratutako dokumentuari. Gidak ikuspegi holistikoagoa eta espezifikoagoa ematen du, antibiotikoak arduraz erabil daitezen,…
-
Arrisku Mikrobiologikoak Ebaluatzeko Zientzia Sarearen urteko txostena – EFSA 2015
Arrisku Mikrobiologikoak Ebaluatzeko Zientzia Sareak (MRA) arrisku mikrobiologikoak ebaluatzeko zientzia-lankidetza indartzen du. Bere helburua da Europako elikagaietan eta pentsuetan arrisku mikrobiologikoak ekar ditzaketen jarduerak aurreikustea eta horiek bikoiztu daitezela saihestea. Sare horri esker, EBko estatu kideek eta estatu elkartuek datuak eta metodologiak parteka ditzakete, arriskuak ebaluatzeko jardunbideak bateratu ahal izateko eta EBn sortzen ari diren…
-
Hegazti-gripearen egungo egoera Frantzian 15/12/21
Iragan den azaroaren 24an, Frantziako ANSES – Ploufragan gripearen Erreferentziako Laborategi Nazionalak (LNR) H5NI oso patogenoa den hegazti-gripearen (IAAP) andui bat identifikatu zuen. Ordutik hona, 15 foku baieztatu dira Frantziako hego-mendebaldeko 5 eskualde hauetan: 8 foku Dordoinako eskualdean: Azaroaren 24an, IAAPren (H5N1) foku bat aire zabaleko 32 oilotan. Azaroaren 28an, IAAP H5en foku bat 14.000…
-
Izurriteen Kudeaketa Integralerako (IKI) gidak, almendrondoak, artoa eta hezurdunen fruta-arbolak landatzeko 15/12/21
Nekazaritza, Elikadura eta Ingurugiroa Ministerioak (MAGRAMA) Izurriteen Kudeaketa Integratuari (IKI) buruzko hiru gida argitaratu ditu, almendrondoak, artoa eta hezurdunen fruta-arbolak landatzeko. Argitalpen horietan, kontrol kimikoen baliabideen ordezko neurri alternatiboak azaltzen dira, eta, horien bidez,asmoa da IKIei buruzko nekazaritza-ezagutza jendarteratzea. Gida hauek nekazaritza-ustiategietako nekazariak eta aholkulariak orientatzeko balio dute, eta pestiziden eraginak gutxitzeari eta landatzeko teknika…
-
Molusku bibalbioen tratamendu termikoa, birusa deuseztatzeko – EFSA 2015
EFSAren Arrisku Biologikoen Panelak (BIOHAZ) hainbat alternatiba ebaluatu ditu molusku bibalbioek hartu behar dituzten tratamendu termikoentzat, baldin eta B eta C ekoizpen-zonetakoak badira eta merkaturatu aurretik arazketa- edo berrinstalazio-prozesurik ezarri ez bazaie; horren helburua da mikroorganismo patogenoak deuseztatzea, esaterako norovirusa eta A hepatitisaren birusa. Duela gutxi argitaratutako txostenean, EFSAko adituek frogatu dute egun EBk eskatzen…
-
E. coli enteroagregatiboaren arriskua, elikagai bidez transmititutako patogeno gisa – EFSA 2015
EFSAren Arrisku Biologikoen Panelak Escherichia coli enteroagregatiboa (CEEA) duten elikagaiak kontsumitzeak osasun publikoan eragin ditzakeen arriskuak ebaluatu ditu; bakteria hori beherako kasuekin lotu da bidaiarien, umeen eta gaixo immunodeprimituen kasuan, bai eta gernu-hodien infekzioekin ere. EFSAk duela gutxi argitaratutako txostenean, berrikusi egiten dira bakteria horren ezaugarriak, elikagaietan bakteria identifikatzeko metodoak eta mikrobioen aurkako produktuekiko erresistentzia.Lan…