Arrisku mikrobiologikoak elikagaien eta pentsuen ekoizpen- eta prozesatze-inguruneetan

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Arrisku Biologikoen Panelaren (BIHOAZ) zientzia-irizpena argitaratu du, elikagaien eta pentsuen ekoizpen- eta prozesatze-inguruneetan (FFPE) (ekoizpen primarioa salbu) arrisku mikrobiologikoen iraunkortasunari buruz.

Irizpen horretan, inguru horiei lotutako arrisku mikrobiologiko garrantzitsuenen sailkapena egin da, ekoizpen-sektoreen arabera banatuta:

  • S. enterica gizakiak jatekoak diren animalientzako pentsuen ekoizpen-sektorean
  • l. monocytogenes eta S. enterica harakintza-sektorean
  • l. monocytogenes arrain eta itsaskien prozesatze-sektorean
  • l. monocytogenes esneki-sektorean
  • S. enterica arrautza eta eratorrien sektorean
  • L. monocytogenes fruta eta ortuarien prozesatze-sektorean; eta
  • S. enterica eta C. sakazakii hezetasun gutxiko elikagaien sektorean

Arrisku-faktore nagusiak

Honako hauek dira instalazioetako arrisku-faktore nagusiak:

Ekipamendu eta makinen diseinu eskasa

Horrek garbitzen eta desinfektatzen zailak diren nitxoak (babes-lekuak) sortzen ditu, eta horietan janari-hondakinak eta hezetasuna pilatu daitezke; ondorioz, patogenoek bertan biziraun eta iraun dezakete (adibidez: mozteko eta xerrak egiteko makinak L. monocytogenesentzat; lumak eta erraiak kentzeko ekipamenduak Salmonellarentzat; eta lehortze-dorreak C. sakazakiirentzat).

Berariaz prozesatze lehorreko inguruneetan (hezetasun gutxiko elikagaiak/pentsuak)

arrisku-faktore gehigarriak dira hautsaren bidezko aireko transmisioa; lehorreko garbiketa-eragiketen ondorioz, desinfektatzaileen erabilera mugatua; edo elikagaien prozesatze-inguruneetan ura egotea (garbiketa likidoaren, instalazio edo ekipamenduaren barruko tenperatura-gradienteen bidez sortutako kondentsazioaren, edo beste iturri batzuen ondorioz).

Beste faktore garrantzitsu batzuk:

  1. Zonakatze eta higiene-hesi Horiek kutsadura kutsaturako eremuetatik eremu garbietara hedatzea ahalbidetzen dute.
  2. Instalazioen garbiketa eta desinfekzio desegokiak.
  3. Lehengaien bidez arriskuak sartzea: prozesatze-ingurunean andui iraunkorren kolonizazioa eta hedapena ahalbidetu dezakete.
  4. Hezetasuna, iraunkortasuna ahalbidetzen baitu.

Neurri zuzentzaileak/prebentzio-neurriak

  • Ongi diseinatutako ingurumen-laginketen eta ‑proben programa da aukerarik eraginkorrena kutsadura-iturriak identifikatu eta iraunkorrak izan daitezkeen arriskuak detektatzeko, betiere arriskuan oinarritutako ikuspegiari jarraitzen badio.
  • Arriskuen Analisia eta Kontrol Puntu Kritikoak (AAKPK) aplikatzean Arriskuaren Kudeaketa Sisteman higiene-hesi eta -neurriak ezartzea funtsezkoa da bakterioen iraunkortasuna prebenitu edota kontrolatzeko; hala, ekidin egingo baita prozesatze-lantegian arriskuak sartzea edo instalazioan hedatzea.
  • Honako aurretiazko baldintza hauek bereziki garrantzitsuak dira: azpiegitura (eraikina, ekipamendua), garbiketa eta desinfekzioa, mantentze teknikoa eta kalibrazioa, uraren eta airearen kontrola (higienea, osasun-egoera), lan-metodologia eta elikagaien segurtasunaren kultura.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…