Arrisku kimikoen datu-basea – EFSA 2013

EFSAk datu-base bat osatu du elikagaietan eta pentsuetan aurkitzen diren arrisku kimikoei buruz. Datu-base horretan, egin diren Arrisku Balioespenetako datu guztiak biltzen dira. Xedea da zientzia-adituek edozein arrisku modu azkarrean kontsultatu ahal izatea eta datu-trukea optimizatzea kanpoko beste agentzia eta erakunde batzuekin.

Horretarako, datu-eredu bat sortu behar izan da, OECDren txantiloi bateratua oinarri hartuta. Halaber, txantiloi horiek egokitu egin behar izan dira, EFSAren zientzia-panelek egiten dituzten giza, animalia eta ingurumen arloetako arriskuen balioespenen arabera. Eredu hori arrisku kimikoen mapa bat da, eta sailkatutako arriskuaren berezko ezaugarriak aurkeztu behar ditu, atal hauen arabera sailkatuta:

  • Identifikazio kimikoa: izena, formula eta egitura kimikoa.
  • Deskriptoreak: arriskua jorratzen duten dokumentuen bibliografia-xehetasunak.
  • Arriskuaren identifikazioa: animaliaren zein giza osasunari buruzko datu toxikologikoak, eta ekotoxikotasuna (lurrean eta uretan).
  • Arriskuaren eta perilaren karakterizazioa: osasunean, esposizio-mugetan edo segurtasunean oinarritutako erreferentziazko balioak, eta ingurumen-estandarrak.

Datu-baseko substantzia kimikoak talde hauetan sailkatu dira:

  • Kutsatzaileak elikagaien eta pentsuen ekoizpen-katean.
  • Gehigarriak pentsuetan.
  • Gehigarriak eta nutrienteak elikagaietan.
  • Elikagaiak ukitzen dituzten materialak.
  • Entzimak eta elikagai-laguntzailekideak.
  • Bitaminak eta mineralak, elikagai berriak eta produktu dietetikoak.

Produktu fitosanitarioei eta aromei buruzko datuak datu-basetik kanpo daude gaur egun, eta arrisku kimikoei buruzko datu-base osoa 2014ko bigarren seihilekoan argitaratuko dute web orrian.

EFSAren txostena: arrisku kimikoei buruzko datu-basea

Datu-baseko substantzia kimikoen zerrenda

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…