Arrain eta itsaskien elikagai-segurtasunari buruzko gidak – ECsafeSEAFOOD 2017

Europako ECsafeSEAFOOD proiektuaren harira, hiru gida kaleratu dituzte arrantza-produktuen elikagai-segurtasunean interesa duten hiru alderdi nagusiak aintzat hartuta: arrantzaren sektorea eta industria; kontsumitzaileak; eta arduradun politikoak eta arriskuen kudeatzaileak. ECsafeSEAFOOD proiektuaren helburua da, hain zuzen ere, arrantza-produktuak kontsumitzeak zer-nolako arriskuak dituen aztertzea eta arriskuok gutxitzeko moduak finkatzea.

Hiru gidek barne hartzen dituzte, betiere hiru alderdi interesdunen ikuspegian oinarrituta, itsas produktuak jatearekin lotutako onurak eta arriskuak, batetik, eta arrain eta itsaskietatik kutsatzeko arriskuak murrizten laguntzeko gomendioak, bestetik.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…