Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txosten bat argitaratu du EBko esnetarako aziendak H5N1 patogenotasun handiko hegazti-gripeaz (PHHG) kutsatzeko duen arriskuari buruz, Estatu Batuetan esne-behietan agerraldiak erregistratu ondoren.
Azterlanak ondorioztatu duenez PHHG H5N1 birusa (B3.13 genotipoa) EBn sartzeko aukera oso txikia dago, dela merkataritzaren dela hegazti migratzaileen bidez, nahiz eta ohartarazi duen eragina larria izango litzatekeela estatu kide gehienetan, halakorik gertatuko balitz.
Birusa ez sartzeko neurririk eraginkorrenen artean honako hauek nabarmentzen dira:
- Infektatutako herrialdeetatik azienda eta hegaztiak ez inportatzea.
- Jezteko makinak zorrotz garbitu eta desinfektatzea.
Barnean hedatzea saihesteko, EFSAK honako gomendio hauek eman ditu:
- Higiene zorrotza jeztean.
- Azienda mugitzea galarazi erasandako eremuetan.
- Langileak, ibilgailuak eta ekipoak trukatzeko kontrola.
- Biosegurtasuna areagotzea baserrietan.
Txostenak osasun-zaintza egokitzea ere proposatzen du, arriskuan oinarritutako estrategiekin, besteak beste:
- Sentsibilizazio eta zaintza pasibo handiagoa.
- Diagnostiko sentikorrak hainbat laginetan.
- Eskualdeko monitorizazio aktiboa, esnearen analisien bidez (RT-qPCR).
Esnea kutsatzea oso gertagarria litzatekeen arren infekzioa egonez gero, ez da erregistratu elikagaien bidez gizakietara igarotako kasurik.
Más información sobre la IAAP en el siguiente enlace:
Eguneraketa data: 2026/03/13
