Berrikuntzak etiketatzean 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera

Ontziei eta horien hondakinei buruzko abenduaren 27ko 1055/2022 Errege Dekretuaren 13. artikuluak markatze- eta informazio-betebehar berriak ezarri ditu, eta horiek indarrean sartuko dira 2025eko urtarrilaren 1ean. Aukera- eta debeku-aipamenak jada indarrean daude 2022ko abenduaren 29tik.

13. Artikuluak araututako markatzeek ontzian bertan edo etiketan egon beharko dute, ontzia ireki ostean ere ikusteko eta erraz irakurtzeko moduan.

Derrigorrezko aipamenak

Honako aipamen hauek ontzian edo etiketan adierazi beharko dira 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera merkaturatzen diren produktu guzti-guztietan:[spacer height=”20px”]

  • Etxeko ontziek bota behar diren edukiontzia adierazi beharko dute. Honako hauek dira gaur egun gehien erabiltzen diren logoak, nahiz eta beste batzuk erabili daitezkeen:

Webgune honetan logoen formatu guztiak ezagutu eta horiek nola erabili jakin ahalko duzu.

Ontzian hainbat material badaude eta horiek erraz banatu ahal badira, bakoitza zein edukiontzitan bota behar den adierazi beharko da.

  • Ontziek berrerabili daitezkeela adieraziko dute gordailu, itzulketa eta itzulerako sistemari (GIIS) lotutako sinboloaren bidez. [spacer height=”20px”]
  • Plastiko konpostagarrizko ontziek ziurtagiriaren berri emango dute UNE EN 13432:2001 arauari jarraikiz.[spacer height=”20px”]
  • Etxe- edo industria-konpostatze bidez konpostatu daitezkeen ontziek “ez utzi inguruan” adierazpena izango dute.[spacer height=”20px”]
  • Hondakinei eta ekonomia zirkular baterako lurzoru kutsatuei buruzko 7/2022 Legearen IV. eranskinaren D atalean adierazitako erabilera bakarreko plastikozko ontzi eta produktuak 2020/2151 Erregelamenduaren zehaztapenen arabera markatu beharko dira. Hauek dira produktu eta/edo ontzi horiek:[spacer height=”20px”]
    1. Konpresak, tanpoi higienikoak eta tanpoien aplikatzaileak. [spacer height = “20px”]
    2. Toallatxo hezeak, hau da, higiene pertsonalerako eta etxeko erabilerarako aurrez hezetutako toallatxoak. [spacer height = “20px”]
    3. Tabako-produktuekin batera erabiltzeko merkaturatutako iragazkiak eta iragazkiak dituzten tabako-produktuak [spacer height = “20px”]
    4. Edarientzako edalontziak.

Aukera-aipamenak

Jarraian zerrendatu diren eta derrigorrezkoak ez diren aipamenak indarrean daude 2022ko abenduaren 29az geroztik:[spacer height=”20px”]

  • Dagokion Ekoizlearen Erantzukizun Sistema Kolektibo Zabalduaren (SCRAP) egiaztapen-sinboloa.[spacer height=”20px”]
  • Puntu berdearen sinboloa.[spacer height=”20px”]
  • Ontzia osatzen duten materialak, 97/129/EE Erabakiaren zenbaketa edo laburduren arabera.[spacer height=”20px”]
  • Ontziaren materialaren ehunekoa, osagaiak barne.[spacer height=”20px”]
  • Duten material birziklatuaren ehunekoa.

Debeku-aipamenak

Debeku-aipamen hau indarrean dago 2022ko abenduaren 29az geroztik:[spacer height=”20px”]

  • Debekatuta dago ontziak “ingurumenarekin errespetutsua” edo antzeko adierazpenekin markatzea, edo inguruan uztea eragin dezakeen beste edozeinekin.

Eguneraketa data: 2025/08/22

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…