Arrisku Mikrobiologikoak Ebaluatzeko Zientzia Sarearen 2018ko txostena

Arrisku Mikrobiologikoak Ebaluatzeko Zientzia Sareak (MRA) bere urteko txostena argitaratu du; bertan, 2018ko apirilaren 24an eta 25ean egin zuten urteko bileran aztertu zituzten askotariko arrisku mikrobiologikoei buruzko azterketa, iritzi eta ebaluazioen laburpena jasotzen da. Horiek guztiak EFSAren ezagutza-fusio plataforman (ZENODO: Knowledge Junction) argitaratuta daude.

 

EFSAk 2006an sortu zuen sare hori, arrisku mikrobiologikoen ebaluazioaren arloan zientzialarien arteko lankidetza indartzeko. Sarearen helburua da ekintzak ez errepikatzea edota errepikapen horiek murriztea eta elikagaietan eta pentsuetan aurki daitezkeen arrisku mikrobiologikoei buruzko zientzialarien arteko iritzi-desberdintasunak saihestea, Europar Batasunean. Sare horri esker, EBko estatu kideek eta elkartuek datuak eta metodologiak parteka ditzakete, arriskuak ebaluatzeko jardunbideak bateratu ahal izateko eta EBn sortzen ari diren arrisku berriak identifikatzeko.

 

Hauek dira txostenak jasotzen dituen arrisku mikrobiologikoak:

 

Salmonella

  • Belgikako hiltegietan txerriek izaten duten salmonellari buruzko azterketa.
  • Enteritidis eta S. Typhimurium izateko arriskuaren ebaluazioa, Frantziako eskortako hegaztietan.
  • Typhimurium monofasikoa Estoniako elikadura-katean, eta horrek gizakien salmonelosi kasuetan duen eragina.

Mikrobioen aurkako erresistentziak

  • EBko pertsona, animalia eta elikagaiei eragiten dieten mikrobioen aurkako erresistentzia bakterio zoonotikoetan.
  • Mikrobioen aurkako erresistentzia Erresuma Batuko elikadura katean.

Bestelako arrisku mikrobiologikoak

  • ESBL-E.colirekiko esposizioa haragiaren kontsumoaren bidez Holandan.
  • Bacillus cereus mikrobioaren arriskuaren ebaluazioa, arroz-opiletan, Belgikan.
  • Hepatitis E birusa haragi-produktuetan, Holandan.
  • Kutsadura mikrobiologikoek landare-produktuetan, produktu gordinetan eta oso gutxi prozesatuta dauden produktuetan eragiten dituzten arrisku-faktoreak.
  • Gazta artisau eran ekoizteari buruzko azterketa mikrobiologikoa
  • Esne pasteurizatzea ez diren beste alternatiba batzuk.
  • Irizpide mikrobiologikoen garapena.
  • Ziurgabetasunen azterketa ebaluazio zientifikoetan.
  • Elikagai edo pentsuei nahita gehitzen zaizkien agente biologikoen zerrenda eguneratzea (QPS).
  • RAKIP: arriskuak ebaluatzeko ereduak eta ezagutzak integratzeko plataforma.

Eta, bukatzeko, partekatu egin dituzte duela gutxiko eta une honetan EFSAren BIOHAZ taldea lantzen ari den iritzi zientifikoak:

 

  • Listeria monocytogenes kontsumitzeko prest dauden elikagaietan.
  • Shiga toxina sortzen duen Escherichia coli (STEC) bakterioaren patogenotasuna eta elikagaiak STECez kutsatzeak osasun publikoan eragiten dituen arriskuak.
  • Hurrengo belaunaldiko sekuentziazioa (genoma osoaren sekuentziazioa barne) aplikatu eta erabiltzea elikagai bidez transmititzen diren mikroorganismoen arriskua ebaluatzeko.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…