Ikerketa: Erresuma Batuko umeentzako elikagaietako mikotoxinak – FSA 2011

Ikerketa hau FSAk egin du, eta honako datu hauek biltzen ditu:

  • Haur eta umeentzako elikagaien laginak aztertu ziren 20 mikotoxina-mota ezberdin aurkitzeko. Mikotoxina horien kopuruak hautemanezinak izan ziren kasu gehienetan, eta hauteman ziren kasuetan, mikotoxina-kopuruak ez zuen legez baimendutako mugarik gainditu.
  • Alkaloide ergotaminikoen presentzia antzeman zen laginen % 12tan. Kontzentrazioei dagokienez, 2 eta 169 µg/Kg artekoak izan ziren. Datuak EFSAri igorri zaizkio azter ditzaten.
  • Beste alde batetik, patulinaren presentzia aztertu zen fruta-zukuetan eta horiekin egindako produktuetan. Ez zen mikotoxina aurkitu aztertutako laginen % 92tan, eta laginetako batek besterik ez zituen gainditzen legeak ezarritako mugak.

Hiru datu horiek aztertuta, FSAk baieztatu egiten du mikotoxinekiko esposizioa ez dela kaltegarria haur eta umetxoen osasunerako.

Mikotoxinak umeentzako elikagaietan

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…