Zoonosia eta mikrobioen aurkako erresistentzia Europan 2020: Estatuko emaitzen txostena

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak duela gutxi argitaratu du zoonosiak eta mikrobioen aurkako erresistentziak (MAE) zaintzeko programaren 2020ko Espainako emaitzen urteko txostena.

Urtero, EFSAk eta ECDCk, Europako Batzordearen aginduz, EEMM guztien datuak bildu eta aztertzen dituzte, eta bakterio zoonosikoetan eta pertsonen, animalien eta elikagaien adierazleetan dagoen erresistentzia antimikrobianoari buruzko txostena egiten dute. Txosten horren helburua gaixotasun bakoitzaren egoera epidemiologikoaren etengabeko jarraipena egitea da, abian jarritako prebentzio-neurrien eraginkortasuna baloratzeko.
MAPAk agiri hau egin du, gaixotasun zoonosikoek Espainian eta Europar Batasunean duten egoera epidemiologikoari buruzko informazio nabarmenena biltzeko.

Iaz bezala, txosten honetan honako mikrooganismo hauen emaitzak daude animalia-espezieetan:

  • Oilo erruleak: Salmonella spp.
  • Gizentzeko oilasko eta indioilarrak: Salmonella spp., Campylobacter coli, Campylobacter jejuni, E. coli adierazleak eta espektro zabaleko betalaktamasak/AmpC (ESBL/AmpC) eta karbapenemasak ekoizten dituzten coli bakterioak.

EB osoan 2018an izandakoaren antzeko joera da; jarraian daude laburbilduta honako hauekiko erresistentzia-ehuneko handiena erakutsi zuten mikrobioen aurkakoen emaitzak:

Salmonella enterikoa:

    • Gizentzeko oilaskoak: ziprofloxazinoa (% 41,8), sulfametoxazola (% 33,5), tetraziklina (% 32,9) eta azido nalidixikoa (% 32,4).
    • Gizentzeko indioilarrak: ziprofloxazinoa (% 84,1), anpizilina (% 57,6) eta azido nalidixikoa (% 35,3).
    • Oilo erruleak: ziprofloxazinoa eta tetraziklina (% 7,1 bietan), azido nalidixikoa (% 5,9) eta anpizilina eta sulfametoxazola (% 5,3 bietan).

Campilobacter jejuni:

    • Gizentzeko oilaskoak: ziprofloxazinoa (% 84,7), azido nalidixikoa (% 84,1) eta tetraziklina (% 68,2).
    • Gizentzeko indioilarrak: ziprofloxazinoa (% 85,5), azido nalidixikoa (% 82,9) eta tetraziklina (% 69,7)

Campilobacter coli:

    • Gizentzeko indioilarrak: ziprofloxazinoa (% 85,5), azido nalidixikoa (% 82,9) eta tetraziklina (% 69,7).

E. coli adierazleak:

    • Gizentzeko oilaskoak: ziprofloxazinoa (% 65,9), azido nalidixikoa (% 60,6) eta anpizilina (% 32,9).
    • Gizentzeko indioilarrak: anpizilina (% 60,0), tetraziklina (% 59,4) eta ziprofloxazinoa (% 56,5)

BLEEs/AmpC/karbapenemasak ekoitz ditzaketela uste den coliak:

    • Gizentzeko oilaskoak: anpizilina eta zefotaxima, % 100,0. Jarraian daude zeftazidima (% 97,5), ziprofloxazinoa (% 79,7) eta azido nalidixikoa (% 63,3).
    • Gizentzeko indioilarrak: anpizilina, zefotaxima eta zeftazidima, % 100,0. Jarraian daude ziprofloxazinoa (% 82,6) eta tetraziklina (% 70,3).

Gerora, datu horiek txertatu egiten dira EBren bakterio zoonosikoen mikrobioen aurkako erresistentziari eta gizaki, animalia eta elikagaien adierazleei buruzko EFSAren txostenetan.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad