Zientzia Lankidetza Europan 2014an 15/04/28

EFSAk Urteko Txosten bat argitaratu du, EFSAk eta Puntu Fokalen Sareak 2014. urtean Zientzia Lankidetzan egin dituzten jarduerak biltzen dituena. Jarduera horien helburua da Europako elikakatea babesteko eragile garrantzitsuen arteko loturak indartzea.

Hona hemen 2014. urtean Zientzia Lankidetzan egin diren jarduera garrantzitsuenak:

  • Informazioa Trukatzeko Plataformaren Jarduera: 218 dokumentu partekatu dira; horietatik % 70 arrisku-ebaluazioen emaitzak dira. 18 puntu fokalek informazioa partekatu dute arrisku-ebaluazioen jardueren inguruko euren estrategiari eta plangintzari buruz.
  • Zientzia-lankidetza indartzeko jarduerak, FAO/OMEko adituen batzorde mistoekin.
  • Elkarlan estua Europako beste erakunde batzuekin; besteak beste, ECHA, EMA, ECDC eta EEArekin.
  • EFSAko Adituen Datu Basea zabaltzea. 2014. urte amaieran, 3.813 aditu zeuden.
  • 36. artikuluko zerrendako kideen berrikuspena. Urtearen amaieran, 30 herrialdetako 330 erakunde zeuden.
  • Zientzia-lankidetza eta sareen sorrera sustatzeko EFSAren eta agintaritza nazionalen, ikerketa-zentroen eta beste alderdi interesdunen artean bitartekari gisa jarduten duten puntu fokalak berrikustea.

.

Zenbait prestakuntza-jarduera antolatu dira, Europan arrisku-ebaluazioen praktikak bateratzea sustatzeko. Hona hemen 2014ko garrantzitsuenak:

  • Better Training for Food Safe 2014-2018 programaren 2. edizioa. Bertan, arrisku-ebaluazioko 8 arlotako 32 ikastaro daude, erakunde publikoetako 800 aditu nazionalentzat.
  • Aurre-atxikitze Programa 2011-2014, aurre-atxikitzen ari diren herrialdeentzat. Hainbat ikastaro eman dira arriskuei buruz eta mintegi bat egin arriskuen komunikazioari buruz.
  • European Neighbourhood 2014-2016 programa martxan jartzea. Programa horren helburua da informazioa trukatzeko mekanismoak sortzea sustatzea. Bi bisita egin dira, eta hitzaldi bat antolatu da. 55 adituk parte hartu dute hitzaldi horretan.

EFSAk kanpoko ebaluazio bat egin zuen proiektuak finantzatzeko programen eraginaren inguruan, eta lankidetzaren eta sarean lan egitearen abantailak egiaztatu ziren. Ebaluazio horren ondorioz, diruz laguntzeko tresna berriak atera dira; esate baterako, gaien araberako diru-laguntzak eta lankidetzarako esparru-hitzarmena.

Scientific Cooperation Annual Report 2014

Eguneraketa data: 2025/05/06

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…