Trans gantzen edukia mugatu da

Apirilaren 1etik aurrera, nahitaez aplikatu beharko da 2019/649 (EB) Araudia; horrek aldatu egiten du Europako Legebiltzarraren eta Kontseiluaren 1925/2006 (EB) Araudiaren III. eranskina, animalia jatorriko gantzetan modu naturalean presente dauden trans gantzak ez diren gainerako trans gantzei dagokienez. Ondorioz, mugatu egingo da jatorri naturalekoak ez diren trans gantzen erabilera, hain zuzen ere 100 gramo gantzeko 2 gramora. 
 

 

Muga horrek barne hartzen ditu gantz industrialak eta kanpo uzten, berriz, animalia-jatorriko gantzetan modu naturalean agertzen diren trans gantzak. Azken kontsumitzaileari eta txikizkako hornidurara bideratutako elikagaiei eragingo die araudiak. 
Azken kontsumitzaileei edo txikizkako hornidurara bideratuta ez dauden elikagaien kasuan, elikagaiak hornitzen dituen enpresak bermatu beharko du kateko hurrengo operadoreek informazioa dutela animalia-jatorriko gantzetan modu naturalean agertzen diren trans gantzak ez diren bestelako trans gantzen kantitateari buruz.

 

Trans gantzei loturiko problematika aspalditik dator. 2015ean, txosten bat argitaratu zen eta, bertan, egiaztatzen zen lotura zegoela heriotzaren kausa gaixotasun koronario bat izatearen eta trans gantz-azido asko kontsumitzearen artean; ondorioz, erabaki zen elikagaietan egon zitezkeen trans gantzak (jatorri naturala ez bazuten) legez mugatzea. 

 

2018an, hainbat ebaluazio zientifikoren bitartez lortutako emaitzak baloratzeko eskaera bat jaso zuen EFSAk eta, horren harira, ondorioztatu zuen ahalik eta trans gantz gutxien kontsumitzea komeni dela. 

 

 

2019/649 (EB) Araudia; horrek aldatu egiten du Europako Legebiltzarraren eta Kontseiluaren 1925/2006 (EB) Araudiaren III. eranskina, animalia jatorriko gantzetan modu naturalean presente dauden trans gantzak ez diren gainerako trans gantzei dagokienez 

 

EBko biztanleriaren dieta orokorrean eta elikagaietan agertzen diren trans gantzei buruzko txostena (2015) 

Eguneraketa data: 2025/07/23

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…