Noticias
Filtrar por áreas:
Europa
-
Barazkiak kontsumitzeak ekar lezakeen Arriskua/Onura – EFSA 2008
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Elikakateko Kutsatzaileen gaineko Zientzia Panelak (CONTAM) balorazio bat egin du barazkien gainean jakinarazteko nolako onurak eta kalteak izan litzakeen frutak eta ortuariak kontsumitzeak. Balorazio hau argitaratu du nitratoak eduki ahal dituztelako iritzi bat agertu eta gero. Iritziaren arabera, barazkiak kontsumitu eta gero, nitratoekiko esposizioa gehien baldintzatzen duen parametroa ez da…
-
Alergia eragin ahal duten elikagaiak identifikatzeko irizpideak – ILSI 2008
Bizi Zientzietako Nazioarteko Institutuak (ILSI) artikulu bat argitaratu du bere web orrian. Artikuluak hainbat irizpide deskribatzen ditu alergia eragin ahal duten elikagaiak identifikatu ahal izateko; izan ere, elikagai horiek kaltegarriak izan daitezke kontsumitzaileen osasunerako. Irizpideen artean honako hauek nabarmendu nahi ditugu: gai klinikoak (diagnostikoa, alergia sortzeko almena, erreakzioen arrisku-maila), populazio elementuak (prebalentzia eta esposizioa) eta…
-
Salmonellaren prebalentzia EBko indioilarren ustiategietan – EFSA 2008
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txosten bat argitaratu du Salmonellaren prebalentziaz Europako indioilarren taldeetan. Laginak 2006 eta 2007. urteetan hartu dituzte, eta hamalau estatu kideetatik seitan Salmonella spp. antzeman dute aurrerakoen hazkuntza taldeetan. Horrek esan nahi du %13,6ko prebalentzia duela aipatu bakteriak. Artikulu osoa
-
Elikagaien Arrisku Analisien gaineko Oinarri Praktikoak – FAO/OMS – 2008
Codex Alimentariusaren batzordeak dokumentu bat argitaratu du Arriskuen analisiari buruzko Oinarri Praktikoak zehazteko. Oinarriok gobernuek aplikatu beharko dituzte elikagaiek ez direla izango kaltegarriak bermatzeko. Dokumentuaren xedea honako hau da: nazioetako gobernuei jarraibideak eskaintzea elikagaiek giza osasunean eragin ahal dituzten arriskuak balioztatu, kudeatu eta jakinarazteko orduan. Artikulu osoa
-
Arriskuak Kudeatzeko Sistemaren berrikusketa Zeelanda Berrian – NZFSA – 2008
Elikagaien Segurtasunerako Zeelanda Berriko Agentziak (NZFSA) txosten bat argitaratu du eta bertan Elikagai Arriskuak Kudeatzeko sistemaren berrikusketa egin du. Sistema hori nazioarteko beste sistema batzuekin alderatu dute, besteak beste, Codex sistemarekin edota Danimarkan, Irlandan eta Suedian indarrean daudenekin. Arriskuak kudeatzeko Zeelanda Berriko sistemak oinarriak ezarri ditu xede hauetarako: Ariskuen Blioztapenean zientziaren zalantzari aurre egiteko, Ariskuen…
-
Kutsatzaile kimikoen presentzia Kataluniako arrainetan zein itsaskietan – ACSA 2008
Elikagaien Segurtasuneko Kataluniako Agentziak (ACSA) azterlan baten emaitzak argitaratu berri ditu. Aipatu azterlana kutsatzaile kimikoei buruzkoa da, eta Kataluniako arrainetan zein itsaskietan gauzatu dute. Azterlanaren arabera, hurrengo kutsatzaileen ingesta gomendatutako erreferentzia-baloreetatik oso behera dago: artsenikoa, kadmioa, beruna, hidrokarburo aromatiko poliziklikoak (benzopirenoaren baliokideak), hexaklorobenzenoa, dioxinak, furanoak, dioxina efektua eragiten duten difenil polikloratuak eta difenil eter polibromatuak.…

Datu-base sinplifikatua: elikagaien kontsumoa Europan – EFSA – 2008
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) datu-base sinplifikatua sortu berri du. Aipatu datu-basea elikagaien kontsumoari buruzkoa da, eta Europako datuak biltzen ditu. Datu-base honi esker, arriskuak balioztatzeko eragileek errazago egin ahal izango dute lan, elikagaien kontsumoari buruzko informazioa eskuratu ahal izango baitute estatu kideen aldetik. Herrialdeen arteko datuak konparatu ahal izateko, txosten mota bera erabiliko da…
-
Anisakis arriskua murrizteari buruzko irizpidea – AESAN 2007
Elikadura Segurtasunerako Espainiako Agentziaren (AESAN) batzorde zientifikoak irizpen bat garatu du, Anisakidae familiakoek eragiten dituzten erreakzio alergikoak bultzatzen dituzten faktoreak eta epidemiologia deskribatzeko. Horrez gain, txosten horretan, kontsumitzaileentzako neurri eta gomendio batzuk ere eman dituzte (arriskuak murrizteko asmoz), etxean arrainak eskuztatzean kontuan hartzeko direnak. Artikulu osoa