Noticias
Filtrar por áreas:
Europa
-
Gizakietan Yersinia spp identifikatu eta kontrolatzearen gaineko iritzia – EFSA 2007
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Arrisku Biologikoen gaineko Zientzia Panelak (BIOHAZ) zientzia-iritzi bat argitaratu du Yersinia spp.ren gainean. Gauzak horrela, iritzi horren bidez erantzun ahal izan die EFSAren barruan planteatutako hurrengo gaiei: 1) Gizakientzat patogenoa den Yersinia enterocoliticaren serotipoak identifikatzea. 2) Hainbat gomendio eman ditu gizakientzat patogenoa den Yersinia enterocoliticaren serotipoak animalietan zein elikagaietan antzeman…
-
Toxoplasma gizakietan, elikagaietan eta animalietan – EFSA 2007
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Arrisku Biologikoen gaineko Zientzia Panelak (BIOHAZ) zientzia-iritzi bat argitaratu du toxoplasmosiaren gainean gizakietan, animalietan eta elikagaietan. Iritzi horretan hainbat gomendio eman ditu Toxoplasma antzeman eta identifikatzeko metodoez bai elikagaietan, bai animalietan. Era berean, gomendio batzuk eman ditu zoonosi mota hori zaindu eta kontrolatzeko metodoak eraginkorrenak izan daitezen. Artikulu osoa
-
Segurtasuneko Presuntzio Kualifikatua (QPS) izeneko prozedura erabiltzea – EFSA 2007
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) iritzi bat argitaratu du Segurtasuneko Presuntzio Kualifikatua (QPS) izeneko prozedura erabiltzeaz. Kasu honetan, aipatu prozedura elikagaietako zein pentsuetako industrian erabili da taxonomia talde bereko mikroorganismoak kaltegarriak diren ala ez balioztatzeko. Hau da, batetik, taxonomia talde bateko mikroorganismoek osasunean kalterik eragiten ez badute, eta bestetik, arrisku hori kasu zehatzetan definitu ahal…
-
Elikagaietako kutsatzaileen gaineko txostena – JEFCA 2007
Elikagaien Gehigarrietan Aditua den FAO/WHOren Aditu-Batzordeak (JECFA) txosten bat argitaratu du elikagaietako hainbat gehigarri eta kutsatzaile balioztatze-prozesuari buruz. Dokumentuan honako aspektu hauek landu dira: elikagaietako gehigarriei buruzko balioztatze toxikologikoko oinarriak zein hainbat baldintza, eta hainbat kutsatzaile balioztatzeko prozesua (metilmerkurioa eta aluminioa, besteak beste). Artikulu osoa
-
HEATOX proiektuaren azken txostena: Akrilamida – 2007
Europan proiektu bat gauzatu dute beroak sorrarazi litzakeen elikagaietako toxikoei buruz (HEATOX). Hiru urtez ikerketak egiten egon eta gero (2003-2007), proiektu horren gaineko ondorioak argitaratu dituzte. Arriskuaren Ezaugarriak zehaztu ondoren egiaztatu ahal izan dute akrilamidak minbizia sorrarazi ahal duela. Eta adierazi dute, hein handi batean, konposatu hori industrian ekoiztutako elikagaien bidez kontsumitzen dugula gehienbat. Artikulu…
-
Aereetan zein elikagaietan VTEC jarraitu eta identifikatzearen gaineko iritzia – EFSA 2007
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Arrisku Biologikoen gaineko Zientzia Panelak (BIOHAZ) iritzi bat argitaratu du Escherichia coli berotoxigenikoei (VTEC) buruz, zehatzago esanda: a) Gizakientzat patogenoak diren VETC anduiak edota serotipoak identifikatzea b) Gizakientzat patogenoak diren VETC anduiak edota serotipoak detektatzeko analisi-teknikei buruzko gomendioak (birus-faktoreak antzemateko testak barne) c) Abere populazioan eta elikagaietan erabiltzen diren zaintza-metodoei…
-
Nekazaritza arloan, Praktika Egokiak izateko oinarri orokorrak (FAO)
Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) horrela definitu ditu Praktika egokiak nekazaritza arloan (BPA): nekazaritza-ustiategietako ekoizpen prozesuetan, jasangarritasun mailari eusteko praktikak dira bai ingurumen esparruan, bai ekonomia arloan, bai eta giza mailan ere. Horrela, bermatu ahal izango dugu, alde batetik, elikagaiak eta elikatzeko ez diren produktuak kalitatezkoak izango direla; eta bestetik, ez direla kaltegarriak…
-
Balioztatzeari buruzko metodologia, abereak eta berorien produktuak inportatzean – EFSA 2007
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Osasuneko eta Abere Ongizateko Panelak (AHAW) iritzi bat argitaratu du. Iritzia Arriskua Balioztatzeko erabilitako metodologia (Europako Agintaritzak zehaztutakoa) egokitzeari buruzkoa da, eta erreferentzia egiten die hurrengo kasu zehatzei: 1) Abere biziak eta berorien produktuak inportatzean sortu eta barreiatu litezkeen gaixotasun zein infekzio-arriskuak; 2) EBn gaixotasun zein infekzio endemikoak barreiatzeko arriskua;…
-
OGMen gaineko txostena EAEko elikagaietan – Eusko Jaurlaritza – 2007
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Euskadiko elikagaieitan Genetikoki Eraldatutako Organismoen (OGMak) presentziaren gaineko txosten bat argitaratu du. Lagin guztietatik bostetan (guztien %5,4) OGMak antzeman ziren: hiru haragi-produktuetan, eta gainontzekoak arto-irinaz eta arto-fekulaz egindako produktuetan. Dena dela, nahiz eta ez den antzeman produkturik Europar Batasunak galarazita duen OGMrekin, lagin guztien %3,2k ez zuten betetzen etiketei buruzko legedia. Artikulu…
-
Mikotoxinen arriskua antzematearen gaineko azterlana – RIVM 2007
Osasun Publikoko eta Ingurumeneko Holandako Institutuak (RIVM) azterlan bat argitaratu du mikotoxinekin lotuta ager litezkeen arrisku-adierazleen jarraipenaz. Txosten hau garapen-proiektu baten barruan dago sartuta, arriskuak kudeatzeko sistema berri bati lotuta hain zuzen; eta hainbat elikagai kontsumitzeagatik ager daitezkeen gaixotasunak azkar antzematea du helburu. Artikulu osoa