Noticias
Filtrar por áreas:
Europa
-
Kadmioaren presentzia elikagaietan – AESAN 2008
Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziak (AESAN) txosten bat argitaratu du elikagaietan antzeman daitekeen kadmioaren presentziaz. Horretarako, 2000. urtetik 2007. urtera bitartean Estatuan merkaturatutako elikagaiak hartu dituzten aztergai. Guztira 3.552 lagin aztertu dituzte; eta, batetik, kontsumitzailearen dietan kadmioaren esposizioa kalkulatzea izan dute helburu, eta bestetik, antzemandako mailen gaineko ondorioak ezartzea. Indarrean dagoen legedia kontuan hartuta,…
-
Nanoteknologiak izan litzakeen aplikazioak eta arriskuak – FSAI 2008
Elikagaien Segurtasuneko Irlandako Agentziak (FSAI) txosten bat argitaratu du Nanoteknologiari buruz; zehatzago esanda, nolako aplikazioak izan litzakeen Nanoteknologiak bai elikagaien industrian, bai eta animaliak elikatzeko industrian ere. Bestalde, ager litezkeen arriskuak ere balioztatu egin ditu; eta, azkenik, Europako egungo legedia gainbegiratu egin du material hauei dagokionez. Gaur egun, Elikagaietako Industriak dituen aplikazio garrantzitsuenetako bi hurrengo…
-
Aurreko Arriskuaren Balioztatzea: Melamina eta Azido Zianurikoa – OMS – 2008
Osasunaren Mundu Erakundeak (OMS), melamina eta azido zianurikoaren gaineko aurreko arriskuaren balioztatzea plazaratu egin du, esne-hautsaren inguruan Txinan antzemandako kutsadura kasua dela eta. Artikulu osoa
-
Komunikazioa arriskuen analisiaren markoan – ELIKA 2008
Artikulu honek arriskuen komunikazioaren garrantzia lantzen du. Komunikazioa arriskuen analisiaren hiru faseetako bat da, eta prozesuaren fase guztietan praktikan jartzeko ezinbesteko osagaiak ematen dira. Artikulu osoa
-
merkurioaren esposizioarekiko kalteberak izan litezkeen herritarrak identifikatzeko gidaliburua – OMS 2008
Osasunaren Mundu Erakundeak (OMS) gidaliburu bat argitaratu du, alde batetik, informatzeko merkurioaren esposizioak izan lezakeen inpaktua; eta bestetik, ahal den neurrian, arriskuan egon litezkeen herritar-taldeak identifikatzen laguntzeko. Gauzak horrela, lehenik eta behin, gidaliburuak deskribatzen du nolako metodologia erabili den esposizioa kalkulatzeko; eta, azkenik, merkurioaren esposizioa aurresatzeko hainbat eredu deskribatzen ditu. Artikulu osoa
-
Mikrobioen kontrako Produktuei Erresistentzia arrisku biologiko gisa – EFSA 2008
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Arrisku Biologikoen gaineko Zientzia Panelak (BIOHAZ) iritzi bat argitaratu du Mikrobioen kontrako Produktuei Erresistentziari buruz, hain zuzen ere ea faktore hori arrisku biologiko gisa har litekeen ala ez jakinarazteko. Horretarako, identifikatu nahi izan dute zein elikagaik transmititu litzakeen bakteria iraunkorrak; eta, horrela, bakteria horien aurrean gizakiekiko esposizio maila murrizteko aukerak…
-
Beste ebidentzia bat Akrilamidaren kartzinogenotasunari buruz – EFSA 2008
Tabianon (Italia) 2008ko maiatzaren 22an eta 23an egindako bilkuraren ondorioak biltzen dituen txostena argitaratu dute. Bilkura hartan honako informazio hau aztertu zuten: akrilamidaren epidemiologia, toxikologia eta jarduera kartzinogeno gisa, eta dietaren bidezko esposizioa Artikulu osoa
-
Arrain-lonjetan Praktika Egokien Gidaliburua
Kataluniako Generalitatearekin (GENCAT) batera, Kataluniako Arrantzaleen Kofradietako Federazio Nazionalak gidaliburu bat argitaratu du praktika egokiei buruz arrain-lonjetan. Lonjetako ekintzei dagokienez, eta arrain-produktuen kutsadura ahalik eta gehien murrizte aldera, gidaliburuak elikagai-higienearen inguruko betekizunak laburbiltzea du helburu. Horretarako, gidaliburuak lagundu nahi die eragileei autokontrolak egiten. Horrela, alde batetik, kontsumitzaileen osasuna babespean egongo dela bermatu ahal izango dute;…
-
Barazkiak kontsumitzeak ekar lezakeen Arriskua/Onura – EFSA 2008
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Elikakateko Kutsatzaileen gaineko Zientzia Panelak (CONTAM) balorazio bat egin du barazkien gainean jakinarazteko nolako onurak eta kalteak izan litzakeen frutak eta ortuariak kontsumitzeak. Balorazio hau argitaratu du nitratoak eduki ahal dituztelako iritzi bat agertu eta gero. Iritziaren arabera, barazkiak kontsumitu eta gero, nitratoekiko esposizioa gehien baldintzatzen duen parametroa ez da…
-
Salmonellaren prebalentzia txerrien artean – EFSA 2008
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) ikerketa baten emaitzak argitaratu ditu. Azterlana Salmonellaren prebalentziaren gainekoa izan da, eta Europar Batasuneko txerrien artean gauzatu du (hiltegietakoak hain zuzen). Hartutako laginen arabera, %10,3ko prebalentzia dugu Europa mailan, hau da, hildako hamar txerritatik batean antzeman da bakteria hau barnealdean. Eta kanalak aztertzetik ateratako emaitzei bagagozkie, aldiz, prebalentzia murriztu egiten…