Noticias
Filtrar por áreas:
Europa
-
Sor litezkeen arriskuak: elikagaietan eta pentsuetan aplikatzen diren nanoteknologiek eragindako arriskuak – EFSA – 2009
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) zientzia-iritzi bat argitaratu du nanoteknologiei buruz eta horiek erabiltzeak ekar litzakeen arriskuei buruz bai elikagaietako industrian, bai animaliak elikatzeko produktuak ekoizten dutenetan. Nanomaterialen arriskua modu espezifikoan balioztatzeko metodologia garatzeko bidean dagoela baieztatu du EFSAk; eta, era berean, ziurgabetasun maila oso altua dela ere gaineratu du. Europako Agintaritzak baieztatu du hainbat…
-
Arrisku Kimikoak balioztatzearen metodologia-printzipioak elikagaien artean – OMS – 2009
Osasunaren Munduko Erakundeak (OMS) zenbait ondorio argitaratu ditu aditu batzuen bilkuraren ostean. Bilkuraren helburua izan da elikagaien arloko Arrisku Kimikoak balioztatzearen printzipioak eta metodologia eguneratzea eta finkatzea. Dokumentuaren bidez, gidaliburu bat eskaini nahi izan du bai nazioarteko, bai tokiko erakundeetan esposizioarekiko balioztatzea aurrera eramateko eta interpretatze lanak egiteko. Artikulu osoa
-
Eusko Jaurlaritzaren Balioztatzea: Hondakinetarako Ikerkuntza Plana, animalia-jatorriko elikagaietan -Eusko Jaurlaritza – 2007
Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko Sailaren Zuzendaritzak argitaratu egin ditu hondakinetarako ikerkuntza planaren gaineko emaitzak. Plana animalia-jatorriko elikagaietan gauzatu da 2007. urtean. Txostenaren datuen arabera, laginen portzentaje handi bat antzeman dute kokzidiostatikoek kutsatuta, nahiz eta kokzidiostatikoen kopurua baxua izan. Hainbatetan, pentsuak ekoizteko prozesuetan, ezinezkoa izaten da kutsadura gurutzatua saihestea; hori dela eta, fenomeno hau kontuan hartze…
-
EETen esposizioa dela-eta, esnea eta esnekiak kontsumitzeak eragin litzakeen arriskuak – EFSA 2008
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Arrisku Biologikoen gaineko Zientzia Panelak (BIOHAZ) iritzi bat argitaratu du Entzefalopatia Espongiforme Transmitigarrien (EET) arriskuaz. Horretarako, hausnarkari txikien (ahuntzak eta ardiak) esnea eta esnekien kontsumoan oinarritu da. Iritzia argitaratu baino lehen, beste zientzia-artikulu bi argitaratu dira lehenago. Artikulu horietan arriskua egon litekeela ohartarazi dute zenbait zientzialarik. Gauzak horrela, Panelak ondorioztatu…
-
Salmonellaren arrisku faktoreak indioilarren taldeetan – EFSA 2008
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) azterlan baten emaitzak argitaratu ditu. Aipatu azterlana Salmonellaren prebalentziari lotutako arrisku faktoreen gainekoa izan da, eta bai aurrerakoen hazkuntzako, bai gizentzeko indioilarretan gauzatu da Europako hainbat ustiategitan. Aztertutako datuen arabera, badira hainbat faktore aurrerakoen hazkuntzako indioilarren taldeei lotuta egon litezkeenak, hala nola: 1) Kasu positiboak sarriago antzeman dira indioilar askoko…
-
Haurdun dauden emakumeentzako gomendioak: kafeinaren kontsumoa – FSA – 2008
Elikagaien Segurtasuneko Britainiako Agentziak (FSA) hainbat gomendio eman dizkie haurdun dauden emakumeei kafeinaren kontsumoari buruz. Gomendio hauek plazaratu ditu Toxikotasun Batzordeak (COT) egindako txostenaren emaitzak gainbegiratu eta gero. Gauzak horrela, Agentziak gomendatu du egunean ez kontsumitzea 200 mg kafeina baino gehiago. Kafeina kopuru hori hurrengo produktuen bidez kontsumitu ahal da: 2 kikara berehalako kafe, kikara…
-
Anisakis simplex 2008
Clinical Microbiological Reviews, Apr. 2008, p. 360-379 Artikulu osoa
-
Anisakis simplex 2008
Clinical Microbiological Reviews, Apr. 2008, p. 360-379 Artikulu osoa
-
Abeltzaintza arloko Hondakinak lurzoruan sakabanatzea – FSAI 2008
Elikagaien Segurtasuneko Irlandako Agentziak (FSAI) abeltzaintza arloko hondakinen arriskua balioztatu du, hain zuzen ere, ea hondakin horiek ongarri gisa erabiltzean eta giza kontsumorako elikagaiak ekoizteko lur-eremuetatik sakabanatzean arriskurik egon ote litekeen jakinarazteko. Dokumentuak informazio eguneratua bildu du horrelako hondakinak nekazaritza arloan erabiltzean sor litekeen arriskua aldez aurretik ekiditeko: tratamenduaz, kudeaketaz eta eskuragarri ditugun teknikarik onenez…
-
Liburu Berdea: Nekazaritzako elikagaien kalitatea
Hausnarketa prozesu bat da, eta bertan jasotzen du nola sortu marko politiko eta arautzaile egokiena nekazaritzako produktuen kalitatea zaindu eta sustatzeko inolako kostu gehigarririk sortu gabe. Artikulu osoa