Noticias

Filtrar por áreas:

  • Azterlanak: adingabekoen Kromoarekiko eta Selenioarekiko esposizioa epe luzera – EFSA 2010

    EFSAk kanpo-txosten bi argitaratu ditu. Honako hau izan da txosten horien azterlana: Europako zenbait herrialdetako adingabekoen kromoarekiko eta selenioarekiko esposizioa epe luzera. Bi kasuotan, herrialdeak alderatuz gero, esposizio maila ezberdinak daude; izan ere, aztertutako herrialdeetako herritarren kontsumo ereduak ere ezberdinak dira. Aldeak alde, herrialde guztietan behera egiten du bi elementu horiekiko esposizioak, umearen adinak gora…

  • Zientzia-iritzia: Q sukarra – EFSA 2010

    EFSAk iritzi bat argitaratu du Q sukarrari eta gaixotasun horrek animalien eta gizakien osasunean izan dezakeen eraginari buruz. Animalien artean (behiak, ahuntzak, ardiak…) Coxiella burnetii bakteriak (gaixotasunaren eragilea) eragiten duen infekzioa endemikoa da Estatu Kide gehienetan. Nolanahi ere, oso animalia gutxik garatzen dute gaixotasuna. Gaixotasuna heda ez dadin, honako epe luzerako neurri hauek identifikatu dira:…

  • Azterketa: merkurioa atun-sushietan – 2010

    Estatu Batuetako zientzialariek aztertu egin dute merkurio kontzentrazioa merkatu estatubatuarretan aurki daitekeen tunido espezietako sushian. Horretarako, bere DNA aztertu dute. Azterketa horren helburua da agentziei laguntzea merkurio kopuru handia duten arrain espezieak identifikatzen; izan ere, espezie horiek arriskutsuak izan daitezke osasun publikoarentzat. Azterketa horren emaitzen arabera, merkurio kontzentrazioak zerikusia du atun espeziearen tamainarekin eta aztertutako…

  • Europako Batasuneko adingabekoen berunarekiko esposizioa epe luzera – EFSA 2010

    EFSAk ikerketa baten emaitzak argitaratu ditu. Ikerketa horretan Europako Batasuneko adingabeen (urte bat eta hamalau urte bitartean) berunarekiko (Pb) epe luzerako esposizioa aztertu dute. Emaitzek ondorioztatu dute elikagaien batez besteko gehienezko berun kontzentrazioa aintzat hartuta, batez besteko esposizioa 07 eta 4,1 µg-koa dela gorputz-pisuaren kiloko eta eguneko. Honako elikagai hauek dira dietari berun kopuru handiena…

  • Azterketa: merkurioa atun-sushietan – 2010

    Estatu Batuetako zientzialariek aztertu egin dute merkurio kontzentrazioa merkatu estatubatuarretan aurki daitekeen tunido espezietako sushian. Horretarako, bere DNA aztertu dute. Azterketa horren helburua da agentziei laguntzea merkurio kopuru handia duten arrain espezieak identifikatzen; izan ere, espezie horiek arriskutsuak izan daitezke osasun publikoarentzat. Azterketa horren emaitzen arabera, merkurio kontzentrazioak zerikusia du atun espeziearen tamainarekin eta aztertutako…

  • Giza Anisakiosiaren prebalentzia murrizteari buruzko Txostena – AESAN 2010

    Giza Anisakiosiaren prebalentzia murrizteari buruzko Txostena – AESAN – 2009 2009ko maiatzean, Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziaren (EASAN) Zientzia Batzordeak baloratu zuen ea arrantza praktiken bidez murriztu daitekeen Anisakis parasitoaren prebalentzia eta intentsitatea arrainetan. Gaur egun, igo egin da erauzketa-arrantzaren jarduera kala guztietan eta, ondorioz, itsasora botatzen dira arrain eta zefalopodoen erraiak eta beste…

  • Txostena: Mikrobioen aurkako Produktuekiko Erresistentzia animalietan eta elikagaietan – EFSA 2010

    Txosten horrek ematen dituen datuen bidez, honako hau egiaztatu da: zenbait estatu kidetan jakinarazi da oso altua dela fluorokinolonekiko erresistentzia oilategi-hegaztietan hartutako Salmonella laginetan, eta oilategi-hegaztietan, txerri-aziendan eta behi-aziendan (bai eta haragian ere) hartutako Campylobacter laginetan, zehazki, % 5 eta % 38 Salmonellaren kasuan eta % 20 eta % 64 artean Campylobacteren kasuan. Beste kasu…

  • Oilo erruleetan Salmonella murrizteko helburuaren aldaketa balioestea – EFSA 2010

    EFSAk duela gutxi garatu duen Arriskuaren Balioespen kuantitatiboaren ondorioen arabera, harreman zuzena legoke S. enteritidisak kutsatutako taldeen kopuruaren eta bakterioak kutsatutako arrautzen kopuruaren artean. Emaitza horiek aintzat hartuta, Europako oilo erruleen taldeetan gaur egungo batez besteko prebalentzia teoria mailan % 3,1etik % 2ra murriztuko bagenu, herena egingo luke behera S. enteritidisak kutsatutako arrautzen kopuruak. Ildo…

  • Analisietako emaitzak: Albaitaritza arloko hondakinak eta beste substantzia batzuk elikagaietan – EFSA 2010

    EFSAk argitaratu du txosten hori. 2008. urtean 707.058 lagin hartu ziren animalia jatorriko elikagaietan, eta txosten horretan adierazten dira lagin horien emaitzak. Laginen % 0,27k baino ez zuten gainditzen substantzietan baimendutako muga. Mikrobioen aurkako produktuek eragin zuten gainditze kopuruaren ia erdia (% 46). Gainerako kasuak honako hauek eragin zituzten: albaitaritza produktuak (% 18), kutsatzaileak (%…

  • Arrisku balioespena: beruna elikagaietan – EFSA 2010-

    EFSAren Eikakateko Kutsatzaileen Panelak (CONTAM) Zientzia Iritzi bat argitaratu du elikagaietan berunaren presentziak osasunean izan dezakeen arriskuari buruz. Berunak ingurumena kutsatzen du eta elikakatean sar daiteke. Beruna, batik bat, laboreen, barazkien eta edateko uraren bidez kontsumitzen dugu. Gainera, aintzat hartu behar da umeek izaten duten esposizioa etxeko eta lurzoruko hautsaren bidez. Panelak aztertu egin ditu…