Noticias

Filtrar por áreas:

  • EFSAren txostena: Landare-osasunerako produktuen hondakinak. EFSA 2011

    Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziak (EFSA) txostena argitaratu berri du. Txosten horrek 2009. urteari egiten dio erreferentzia eta landare-osasunerako produktuen hondakinei buruzkoa da. Bertan, EBko 27 estatu kideetan eta Islandian zein Norvegian gauzatu den zaintzaren emaitzak bildu ditu EFSAk. Guztira, 300 elikagairen 68.000 lagin hartu ziren, eta horietan 834 pestizida aztertu zituzten. Jasotako laginen % 61,4tan…

  • BfRren balioespena: Akrilamidaren arriskua – BfR 2011

    2002ko apirilean, akrilamidaren kopuru handiak atzeman ziren elikagaietan. Nolanahi ere, oraindik ez da argitu konposatu horrek giza osasunean duen eragina. Hori dela eta, Arriskuak Balioztatzeko Alemaniako Institutu Federalak (BfR) aztertu egin du gaur artean eskura zuen informazio guztia, eta esposizioa zenbatetsi du. Horretarako, aintzat hartu ditu akrilamida kopuruari eta elikagaien kontsumoari buruzko gaur egungo datuak.…

  • EFSAren iritzia: Alternariaren toxinak elikagai eta pentsuetan – EFSA 2011

    EFSAk elikagaien segurtasun arloko zientzia-iritzi bat argitaratu berri du. Iritzia elikagai eta pentsuetan alternaria lizunaren toxinen presentziari buruzkoa da. Jakin badakite alternariatik eratorritako toxinek (besteak beste, alternariola, eter monometil alternariola, eta azido tenuazonikoa) gaixotasunak eragiten dituztela barazkietan, baita ere, arazo genotoxikoak eta/edo fetotoxikoak laborategietako arratoietan egindako probetan. Alternariaren toxinei buruzko zientzia-ezagutza (abeletxeetako eta laguntzako animalietan…

  • Klima Aldaketaren inguruko Eurobarometroaren emaitzak 11/11/01

    Eurobarometro berezi honetan klima aldaketaren inguruko galderak egin zaizkie Europako herritarrei, eta honako hauek dira inkesta horren emaitzarik aipagarrienak: Inkesta erantzun dutenen % 89k uste du klima aldaketa arazo larria dela eta % 68k (2009an % 64k) “oso larria” dela. 1etik (garrantzirik gabekoa) 10era (oso-oso kezkagarria) bitarteko eskalan europarrek 7,4 puntu (2009an 7,1 puntu) eman…

  • Arriskuaren balioespena: zerbak kontsumitzearen ondorioz, umeen nitratoekiko esposizio-maila – AESAN 2011

    EFSAk duela gutxi argitaratu du arriskuen balioespena, barazkietako nitratoek umeen osasunean izan dezaketen eraginari buruz. Balioespen horretan ziazerbak eta letxuga baino ez dira kontuan izan. Zerbak, berriz, alde batera utzi dituzte Europan oso gutxi kontsumitzen baitira. Espainian, ordea, zerba asko kontsumitzen denez, Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziari (AESAN) eskatu zitzaion arriskua balioetsi zezala ikuspuntu…

  • E. coli bakterioak Europan eragindako elikagai-krisiaren berrikuspena – ELIKA 2011

    ELIKAk, Elikagaien Segurtasuneko Euskal Fundazioak, txosten bat egin du, eta bertan bildu ditu E. coli bakterioak aurtengo maiatzaren amaieran Europan eragindako brotearen inguruko gertaera guztiak. Agiri horretan, batetik, zerrendatu egin dituzte parte-hartzaileen jarduerak eta, bestetik, brotearen bilakaera baldintzatu zuten eta elikagai-krisia eragin zuten faktoreak. Artikulu osoa

  • OMEren txostena: E. coli enterohemorragikoa haragian eta haragi-produktuetan – OMS 2011

    OMEk txosten bart argitaratu berri du, eta bertan egiaztatu egiten dira azken urteotan arrisku horren inguruan Australian, Estatu Batuetan, Holandan eta Irlandan egin diren 5 balioespen. Berrikuspen horretan, txostenen zientzia-edukia berrikusteaz gain, aztertu egin da balioespena egiteko erabili den metodoa, ondorioak atera dituzte arriskuen balioztapena elikakatean aplikatzeari dagokionez, zerrendatu egin da antzemandako informazio eta datu…

  • Inkesta nazionala: Ingesta Dietetikoa Espainian – AESAN 2011

    2009. eta 2010. urteen artean egin zen Espainiako ingesta dietetikoari buruzko lehenengo inkesta nazionala (ENIDE), eta Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziak (AESAN) orain argitaratu berri ditu inkesta horren ondorioak. Inkesta egiteko, banakako kontsumoa aztertzeko metodologia batean oinarritu ziren, eta 18 eta 64 urte bitarteko 3.000 pertsonak hartu zuten parte. Inkesta honen helburua nagusia izan…

  • Arriskua Balioztatzea: elikagaietako alergenoak – ILSI 2011

    Txosten honetan biltzen dira elikagaietako alergenoen arloko 100 adituren ondorioak. Aditu horiek guztiek parte hartu zuten ILSI Europak antolatutako “Frontiers in Food Allergen Risk Assessment” sinposioan. Honako hauek dira ondorioetako batzuk: Badirudi lotuta daudela hirietako bizitza-moldea eta elikagaietako alergenoen prebalentzia handiagoa. Badira ebidentzia batzuk adierazteko garrantzi handieneko alergiak lurraldeen araberakoak izaten direla. Nolanahi ere, arrautzekiko…

  • Arrantza produktuen arriskuak kontrolatzeko gida – FDA 2011

    FDAko Elikagai eta Nutrizio Segurtasunerako Zentroak Arrantza Produktuen Arriskuak Kontrolatzeko Gidaren laugarren edizioa argitaratu du. Horren bidez, produktu horiek izan ditzaketen arrisku guztiei buruzko informazio zabala lor daiteke, eta horrez gain, horiek identifikatzeko eta kontrolatzeko estrategiak abian jartzeko orientazio errazak ere jasotzen dira. Gida hori hiru helbururekin argitaratu da: Arrantza sektoreko profesionalei laguntza ematea, leku…