OMEren txostena: E. coli enterohemorragikoa haragian eta haragi-produktuetan – OMS 2011

OMEk txosten bart argitaratu berri du, eta bertan egiaztatu egiten dira azken urteotan arrisku horren inguruan Australian, Estatu Batuetan, Holandan eta Irlandan egin diren 5 balioespen.

Berrikuspen horretan, txostenen zientzia-edukia berrikusteaz gain, aztertu egin da balioespena egiteko erabili den metodoa, ondorioak atera dituzte arriskuen balioztapena elikakatean aplikatzeari dagokionez, zerrendatu egin da antzemandako informazio eta datu eza (maila orokorrean zein herrialde mailan), eta bildu egin dira ikerketarako etorkizuneko beharrak. Halaber, azpimarratu egiten da O-157 ez diren anduiak aztertu egin behar direla.

Txostenak ondorioztatzen du ECVTren arriskuaren kudeaketa dela herrialde gehienen erronka. izan ere, oso arriskutsua da osasun publikoari begira. Oraindik ere gaixotasun broteak gertatzen dira, batez ere, haragi-produktuekin, esnekiekin eta barazkiekin lotutako broteak, azienda baita gordailu nagusia. Nabarmen geratzen da orain arte egin den lanean harreman gutxi egon dela arriskuaren balioztatzaileen eta kudeatzaileen artean, eta, hain zuzen ere, horrek izan beharko luke lehentasuna hasiera-hasieratik, alegia aginduaren inguruko eztabaidatik hasi eta balioetsi beharreko alderdiak lehenetsi arte.

Azkenik, txostenak xedatzen du beharrezkoa dela arrisku horren balioespenean aurrera egitea. Nolanahi ere, agintariei gomendatzen die garatu dezatela arriskua balioesteko lanabes generikoa eta malgua, nazio zein eskualde mailan egokitu ahal izango dena, neurri guztiek ez baitute zertan berdinak izan herrialde guztietan. Halaber, azpimarratu egiten du adostu egin behar direla dosi-erantzun ereduak.

Artikulu osoa

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…