Noticias

Filtrar por áreas:

  • 2010eko kontrolaren emaitzak: Pestizidak Espainiako elikagaietan – AESAN 2011

    2010. urtean plagiziden inguruan egindako kontrolaren datuak argitaratu berri ditu AESENek. Kontrol horretan 2.785 lagin aztertu ziren guztira, 2009an baino % 77, 6 gehiago. Honako hauek dira emaitzak: Aztertutako 2.785 laginetatik 75 (% 2,7) “ez ados” izan ziren. Azken horietatik 72 lagin frutenak eta barazkienak ziren, 1 produktu prozesatuena, 1 laboreena eta 1 umeentzako elikagaiena.…

  • Erabateko Dietari buruzko Ikerketak egiteko gida – EFSA/FAO/OMS 2011

    Gida EFSAk, OMSk eta FAOk elkarrekin sortu dute, eta Erabateko Dietari buruzko Ikerketen (EDT) funtsak deskribatzen ditu: planifikazio-prozesua, datuen bilketa eta interpretazioa, Esposizioaren Balioespena eta emaitzen jakinarazpena. Gidaren helburua da dagoen metodologia homogeneizatzea ikerketa horiek Europa eta nazioarte mailan erabili ahal izateko. EDTek bi erabilera izan ditzakete: alde batetik, laginketarako lanabes izan daitezke, eta, bestetik,…

  • Ikerketa: Erresuma Batuko umeentzako elikagaietako mikotoxinak – FSA 2011

    Ikerketa hau FSAk egin du, eta honako datu hauek biltzen ditu: Haur eta umeentzako elikagaien laginak aztertu ziren 20 mikotoxina-mota ezberdin aurkitzeko. Mikotoxina horien kopuruak hautemanezinak izan ziren kasu gehienetan, eta hauteman ziren kasuetan, mikotoxina-kopuruak ez zuen legez baimendutako mugarik gainditu. Alkaloide ergotaminikoen presentzia antzeman zen laginen % 12tan. Kontzentrazioei dagokienez, 2 eta 169 µg/Kg…

  • Umeen botulismoari buruzko txostena – AESAN 2011

    Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziaren (AESAN) Zientzia Batzordeak duela gutxi argitaratu du umeen botulismoari buruzko txostena. Txosten horretan aztertu egin dira Clostridium botulinum bakterioaren esporekiko esposizioa areagotzen duten faktoreak, eta ohartarazi egin dute oso garrantzitsuak direla adingabekoa inguratzen duten ingurumen-baldintzak, besteak beste, hautsarekin edo lurrarekin izan dezakeen kontaktua. Elikagai dagokienez, eztia izaten da gehienetan…

  • Mikotoxinei buruzko estatuko araudia indargabetzeak herritarren artean duen eragina – AESAN 2011

    Europar Batasunak 1881/2006 (EE) Araudian ezartzen ditu zenbait elikagairen mikotoxinen gehienezko mugak, batez ere, toxina-mota horiek maizenik kutsatzen dituzten eta giza osasunerako arriskutsuak izan daitezkeen elikagaienak. Araudi horrek baliogabetu egiten du 475/1988 Errege Dekretua. Bertan, giza kontsumorako elikagaietan B1, B2, G1 eta G2 aflatoxina baimenduen gehienezko muga ezartzen zen: 10 mg/Kg aflatoxina horien guztien baturari…

  • Jarraibideak, elikagaien bizitza erabilgarria zehazteko – AESAN 2011

    2073/2005 (EB) Araudiak, elikagaiei ezarri dakizkiekeen irizpide mikrobiologikoei buruzkoak, xedatzen du, beharrezkoa denean, elikagaien (batik bat, kontsumitzeko prest dauden elikagaiak) ekoizpen-industriek azterketak egingo dituztela, egiaztatzeko elikagaiak ez duela gainditzen Listeria monocytogenes bakterioaren muga elikagai hori erabil daitekeen epean, Araudi horren II. eranskinak ezarritakoarekin bat. Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziaren (AESAN) Zientzia Batzordeak jarraibideak ematen…

  • Elikagaietan birus enterikoak kontrolatzeko metodoak – AESAN 2011

    Gorotz-materialek kutsatutako elikagaietan atzeman litezkeen birus enterikoek (zehazki Giza Norobirusak eta A hepatitisaren birusa) eragiten dituzte elikagai-jatorriko gastroenteritisak eta hepatitis enterikoak. Nolanahi ere, infekzio gehienak pertsonen arteko kontaktuaren eta kutsatutako fomiteekin izandako kontaktuaren ondorioz izaten dira. Normalean jatorrian kutsatutako elikagaiak (kusku biko moluskuak, entsaladetarako barazkiak eta baia moduko fruituak), gordinik edo oso gutxi prestatuta kontsumitzen…

  • E. coli eta kimu eta germinatuetan dauden beste bakterio patogeno batzuei buruzkoa – EFSA 2011

    EFSAk bere iritzia eman du E.coli Verotoxigenikoei (VTEC) eta kimu eta germinatuetan dauden bestelako bakterio patogenoei buruz. Ondorioen artean, honako hauek dira aipagarrienak: Alpaparen eta Mungo babarrunaren (Vigna radiata) kimuak dira gehien kontsumitzen direnak; hortaz, horiek lotu izan dira gehienbat Salmonella eta E.coli (VTECak barne) bakterioek sortutako gaixotasunen agerraldiekin. Salmonella bakterio gutxi batzuk nahiko izan…

  • EFSAren txostena: Landare-osasunerako produktuen hondakinak. EFSA 2011

    Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziak (EFSA) txostena argitaratu berri du. Txosten horrek 2009. urteari egiten dio erreferentzia eta landare-osasunerako produktuen hondakinei buruzkoa da. Bertan, EBko 27 estatu kideetan eta Islandian zein Norvegian gauzatu den zaintzaren emaitzak bildu ditu EFSAk. Guztira, 300 elikagairen 68.000 lagin hartu ziren, eta horietan 834 pestizida aztertu zituzten. Jasotako laginen % 61,4tan…

  • 2010eko laburpena: Elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunak direla eta, IMSari egindako jakinarazpenak – CME 2011

    Epidemiologia Zentro Nazionalak argitaratu egin ditu 2010ean zehar Mikrobiologia Informazio Sistemari (IMS) jakinarazi zitzaizkion nahitaez adierazi beharreko gaixotasunei buruzko datuak. Elikagaien bidez transmitituriko gaixotasunei dagokienez, honako emaitza hauek dira aipagarriak: Campylobacter bakterioa da, oraindik ere, bakterio-gastroenteritisaren lehenengo eragile nagusia. 6.177 kasu deklaratu ziren, eta horietatik 5.286 kasutan C. jejuni izan zen bakterio-espezie nagusia. Salmonellarekin lotutako…