Noticias

Filtrar por áreas:

  • Arrisku Emergenteen Europako Sarearen 2011 urteko txostena – EFSA 2012

    Arrisku Emergenteen Europako Sarea (EREN) 2010ean ezarri zen, Elikagaien eta Pentsuen Segurtasunaren esparruko arrisku emergenteei buruzko informazioa trukatzeko EFSAren eta Estatu kideen artean. Txosten horretan 2011n 14 estatu kidek atzemandako 29 arrisku emergenteri buruzko informazioa biltzen da. Arrisku gehienak kutsagarri kimikoek eragindakoak dira, ondoren arrisku mikrobiologikoak eta, maila txikienean, beste alderdi batzuk: kontsumitzailearen joera berriak,…

  • Arriskuaren Ebaluazio partekatua: Schmallenberg birusak giza osasunean dituen ondorioak – ECDC 2012

    Ebaluazio gau RIVM eta RKI erakundeek egin dute batera, eta aldez aurretik ECDCk adierazitakoa berretsi da: “Oso aukera gutxi dago birusak giza osasunean inolako eraginik izateko”. Ondorio horretara iristeko, bi azterketa epidemiologikoren eta serologikoren emaitzak aztertu dira. Bi azterketok animalia gaixoekin eta/edo birus-karga handiko materialekin (erditzeetan eskuratutako material biologikoa, abortuak…) kontaktu zuzena duten pertsonekin egin…

  • Ebaluazioa: berunaren arriskua Espainian basoko ehizako haragiaren kontsumoan – AESAN 2012

    AESANek jakinarazi du ehiza handiko eta txikiko ehizakietan dagoen batez besteko berun-edukiak gainditu egiten dituela Europar Batasunak haragi eta hondakinetarako ezarritako gehienezko mugak (ez dago muga zehatzik ehizakientzat). Bada, eduki horiek Europa osoan eta beste herrialde batzuetan atzemandakoen parekoak dira, baina uste da Espainian ez dagoela behar besteko informaziorik basoko ehizakien haragiaren berun-edukiari eta haragi…

  • Balioespena: akrilamidarekiko esposizioa Zeelanda Berrian – FSANZ 2012

    Zeelanda Berriko Nekazaritza Ministerioak duela gutxi argitaratu duen txosten baten arabera, patata frijituen ekoizleak euren produktuetan akrilamida kopurua murrizteko egiten ari diren ahalegina hasi da emaitza ematen. Ingurumen arloko Zientzien eta Ikerketaren Institutuak (ESR) 2011n gauzatu zuen azkeneko zaintza. Bertan, akrilamida maila aztertu zuen Zeelanda Berriko merkatuko patataz egindako produktuetan (“poltsako” patata frijituak, “txip” modukoak,…

  • Azterlana: artsenikoa behien eta ardien artean – FSA 2012

    FSAk Ingalaterrako eta Galesko behi eta ardien muskulu eta giltzurrunetatik ateratako 207 lagin aztertu ditu, erabateko artsenikoaren eta artseniko ez-organikoaren maila zein den zehazte aldera. Emaitzek erakutsi dute muskulu eta giltzurrunetako artseniko gehiena era organikoan ageri dela. Alde batetik, giltzurrun-laginen % 69k eta muskulu-laginen % 9k artseniko-kontzentrazio txikia zuten. Beste alde batetik, artseniko ez-organikoaren (toxikoagoa…

  • Azterlana: kokzidiostatikoak barazkietan – EFSA 2012

    Azterlan honetan saiatu dira neurtzen eskorta-hegaztien gorotzarekin ongarritutako lurretan hazten diren barazkiek zenbat kokzidiostatiko xurgatzen duten. Bada, honako hau izan da azterketaren emaitza: Tratatutako animalien gorozkietan atzemandako sendagai-hondakinen kontzentrazioaren eta pentsuetako sendagai-kontzentrazioaren arteko ratioak % 5etik % 38ra bitartekoak dira. Sendagai horien kontzentrazioak behera egiten du gorozkietan, aldez aurretik egondako tratamenduaren arabera: % 4 eta…

  • Sulfitoen zaintza eta kontsumitzailearentzako aholkuak – FSANZ 2012

    Elikagaien Segurtasunerako Australiako eta Zeelanda Berriko Agentziak hestebeteetan, edari freskagarrietan eta fruitu lehorretan dauden sulfito-mailen zaintza egin du. 2003an eta 2008an antzeko zaintza egin zuten, eta orduan ikusi zen elikagai horiek gehitzen ziotela sulfito gehien dietari. Ondorioz, Agentziak kontsumitzaileentzako aholkuak eguneratu ditu, bere webgunearen bidez. Ikerlanean 207 lagin ikertu dira orotara: 156 hestebeteenak, 30 edari…

  • Berezi@ Elikagaien Segurtasuna Ingurumen Lehentasunen artean 12/04/27

    Elikagaien Segurtasuna da hirugarren ingurumen-lehentasuna XXI. menderako, Nazio Batuen Ingurumenerako Programaren arabera. Duela gutxi argitaratu duten txosten batean ohartarazten da beharrezkoa dela hainbat erronkari aurre egitea; izan ere, horiei aurrea hartu ezean, hainbat ondorio sortu daitezke, besteak beste, gosea eta malnutrizioa areagotzea, itsasoko ekosistemak agortzea eta gaixotasun zoonotikoen zein elikagaien beste kutsadura batzuen arriskua handitzea.…

  • Elikagaietako HAPeekiko esposizioa Erresuma Batuko biztanleentzat – FSA 2010

    Elikagaietako HAPeekiko esposizioa Erresuma Batuko biztanleentzat FSAk zenbatetsi egin du dieta bidez hidrokarburo aromatiko poliziklikoekiko (HAPak) esposizioa Erresuma Batuko biztanleentzat. Horretarako, 28 HAP konposaturen kontzentrazioa aztertu da 230 elikagai-laginetan: laboreak eta eratorritako produktuak (70), barazkiak eta eratorritako produktuak (40) eta elikagai ketuak (120). Emaitzen arabera, elikagai ketuetako 73 laginetatik 4tan baino ez ziren atzeman ezarritako…

  • Gida: gaixotasunen arriskuak azkar balioesteko metodologia – ECDC 2012

    Gaixotasunen Prebentziorako eta Kontrolerako Europako Zentroak (ECDC) metodologia bat garatu du infekzio-gaixotasunen arriskua “premiaz” balioesteko. Ebaluazio horiek osasun publikorako kezkagarria izan daitekeen gertakari baten hasierako aldietan egiten dira. Ebaluazio horiek oso konplexuak izan daitezke; izan ere, epe laburrean egin behar dira, hau da, eskura dagoen informazioa oso mugatua denean eta egoeraren bilakaera oso bizia denean.…