Noticias
Filtrar por áreas:
Europa
-
E coli no-O157aren arrisku-profila – FSIS 2012
Estatu Batuetako Ikuskaritza eta Elikagaien Segurtasunerako Aginteak (FSIS) sigatoxinak ekoizten dituen Escherichia coli no-O157aren arrisku-profil bat egin du. Profil horretan bakterio horri dagokion zientzia-ebidentziaren egungo egoera azaltzen da; izan ere, horrek elikagaien segurtasunean duen eraginari buruzko kezka gero eta handiagoa da. STEC bakterioak E. coli bakterio-taldeak dira eta sigatoxinak ekoizten dituzte. Sigatoxina mota batzuek infekzioak…
-
Elikagaiek gaur egungo krisi ekonomikoan eragiten dituzten arriskuak – FSA 2012
Elikagaien Segurtasunerako Britainiako Agentziak (FSA) Krisi-sasoian Elikagaien Segurtasunaren Astea antolatu du ekainaren 11tik 17ra. Bertan aurkeztutako azterlan baten ondorioek adierazten dute kontsumitzaileek elikagaiekin lotutako arrisku handiagoak bizi dituztela etxean gaur egungo krisi ekonomikoaren sasoian. Azterketa horretarako, FSAko ikertzaileek 18 eta 64 urte bitarteko 1.906 kontsumitzaileri egin dizkiete inkestak, erosketa-, manipulazio- eta biltegiratze-ohiturak aztertzeko eta horiek…
-
Arrisku biologikoen ebaluazio kuantitatiboa EFSA 2012
Azterketa kuantitatiboak datuak biltzea eta egoerak modelizatzea eskatzen du. Hain zuzen, prozesu hori da arrisku biologikoen gaineko ebaluazio kuantitatiboen oinarria (QMRA dira ingelesezko siglak). EFSAko arrisku biologikoetako adituen panelak berrikusi egin ditu metodologia hori erabiliz egindako ebaluazioak. Panelak ondorioztatu du metodologia kuantitatibo horrek berebiziko garrantzia duela arrisku-kudeatzaileei aholkuak ematean, erabakiak era proportzionalean hartzeko eta/edo ekintzen…
-
Elikaduran erabiltzen diren olio mineralekiko esposizioa – EFSA 2012
EFSAk berraztertu egin ditu elikaduran erabiltzen diren mineral-olioen –hidrokarburoak– (MOH) inguruko datuak, eta jakinarazi du eragina izan lezaketela kontsumitzaileen osasunean. Konposatu horiek elikagaiekin kontaktuan dauden materialetan (besteak beste, birziklatutako paperezko edo kartoizko ontzietan eta material horietan inprimatzeko tintetan) erabiltzen dira, bai eta plastikoak zein bilgarriak egiteko gehigarri gisa ere. Halaber, elikagaietako gehigarri eta laguntzailekide gisa…
-
Arriskuaren ebaluazioa: Dioxinak eta DL-PCBak Alemaniako arrautzetan – BfR 2012
Joan den maiatzean dioxinak eta dioxinen antzeko PCBak atzeman ziren Ipar Renania-Westfaliko oilo erruleen ustiategi handi bateko arrautzetan. Ondorioz, BfR-k Arriskuaren Ebaluazioa egin zuen eta orain ohar bat zabaldu du, ebaluazio horren ondorioen berri emateko. Ebaluazio horretan honako hauek ondorioztatzen dira: Analisietan atzemandako maila handienekiko esposizioak (30 pg dioxinak eta PCBak, dioxina/koipe-gramo motakoak) gainditu egiten…
-
Arriskuaren ebaluazioa: elikaduran eta elikaduratik kanpo erabiltzen diren uztak nahi gabe nahastea – ILSI 2012
Arriskuaren ebaluazioa: elikaduran eta elikaduratik kanpo erabiltzen diren uztak nahi gabe nahastea ILSIak (Bizi Zientzietako Nazioarteko Institutua) txosten bat argitaratu du, erakunde horrek egindako ebaluazioaren berri emateko. Hain zuzen, azterlan hori Europan giza elikadurarako eta elikaduratik kanpo erabiltzen diren uztak nahi gabe nahasteak dakartzan arriskuak ebaluatzeko egin da. Arriskuaren ebaluazioa egiteko, ILSIk zenbait egoera alderatu…
-
Premiazko beharrizanei erantzuteko prozedura – EFSA 2012
Elikagaien Segurtasunerako Europako Agentziak (EFSA) dokumentu bat aurkeztu du. Bertan, orientabidea ematen da elikagai eta pentsuen segurtasunaren esparruan premiazko aholkularitza behar denean erantzun-ahalmena bermatzeko xedapen praktikoei buruz. Dokumentuak larrialdi-egoerak atzemateari buruzko orientazioa ezartzen du, premiazko aholkularitza-egiturak nola aktibatu eta eman beharreko pausuak azaltzen ditu, eta aktoreak eta horien eginbeharrak zehazten ditu. Esparru berri honen ezaugarri…
-
Barazkiek lurzoruko beruna xurgatzea – RIVM 2012
Osasun Publikoko eta Ingurumeneko Holandako Institutu Nazionalak (RIVM) metodologia berria sortu du, barazkiek lurzorutik zenbat berun xurgatzen duten aurreikusteko. Eredua 32 uzta ezberdineko 2.800 laginen datuekin egin da, eta lagin guztietan, barazkien berun-edukiaz gain, honako hauek ere aintzat hartu dira: pH balioak, buztin-edukia, lurreko materia organikoa eta lurzoruaren berun-edukia. Horrela, lagin bakoitzean berun-bilketaren faktorea (lurzorua…
-
Artikulua: Antibiotikoekiko Erresistentzia Espainian – ELIKA 2012
Laburpen honetako datuak “The European Union Summary Report on antimicrobial resistance in zoonotic and indicator bacteria from humans, animals and food in 2010” txostenekoak dira. Txosten hori 2012an argitaratu da eta antibiotikoekiko erresistentziak Espainian gaur egun duen joeraren eta prebalentziaren berri ematen du. Artikulu osoa
-
Zientzia-ebidentzia eta Zalantzak Arriskuen Ebaluazioetan
Arriskuen Ebaluazioak egiteko beharrezkoa da zientzia-ebidentziak oso zehatz biltzea. Bada, ebidentzia horiek zenbait zalantza eragiten dituzte, eta nahitaezkoa da horiek baliatzea. Europako Batzordearen Berriki Identifikatutako Osasun Arriskuen edo Osasunerako Arrisku Emergenteen Zientzia Batzordeak (SCENIHR) dokumentu bat argitaratu du, izendapen horien erabilera azaltzen duena, alderdi interesdunek euren txostenak hobeto uler ditzaten. Arriskuen ebaluazio guztietako lehenengo fasea…