Noticias
Filtrar por áreas:
Europa
-
Kontsumitzeko prest dauden elikagaietan Listeria monocytogenes kontrolatzeko gida – FSANZ 2012
Elikagaien Segurtasuneko Zeelanda Berriko Agintaritzaren (FSANZ) Listeriaren Arriskua Kudeatzeko 2008-2013rako Estrategiak honako helburu hauek ditu: Bermatzea elikagaien bidez transmititutako gizakien listeriosi-kasuak ez direla ugaritzen. Kontrol-neurri praktiko, erabilgarri eta errentagarriak sortzea eta ezartzea. Kontrol-neurriak zaintzeko eta ebaluatzeko programa sortzea eta ezartzea. Estrategia horren berri ematea elikakateko operadore guztiei. Helburu horiek lortzeko, FSANZek Kontsumitzeko prest dauden elikagaietan…
-
Ebaluazioa: Kataluniako herritarren hondakin fitosanitario batzuekiko esposizioa – ACSA 2013
ACSAk ebaluatu egin du Kataluniako herritarrek dietaren bidez produktu fitosanitario batzuekiko duten esposizioa, 2005-2007 urte bitartean. Hain zuzen ere, produktu horiek kutsatzaile organiko iraunkorrak (KOI) dira, eta, besteak beste, honako hauek aztertu dira: DDTa, aldrina, dieldrina, endrina, heptakloroa, hexakloroziklohexanoak, endosulfana eta alaklora. Dokumentu honetan osagai horien karakterizazioari, toxikotasunari eta FAO/OMEk ezarritako erreferentziazko baloreei buruzko informazioa…
-
Patogeno nagusiak animalia-jatorrikoak ez diren elikagaietan – EFSA 2013
Animalia-jatorrikoak ez diren elikagaiekin lotutako patogenoen zerrendako lehenengo postuetan, honako hauek aurkitzen ditugu: Salmonella spp. gordinik kontsumitutako hosto berdeko begetaletan Salmonella spp. zurtoina eta erraboilak dituzten ortuarietan Salmonella spp. tomateetan Salmonella spp. meloietan Escherichia coli patogenoak leka freskoetan, lekaleetan edo laboreetan Horixe izan da EFSAk emandako zientzia-iritziaren emaitzetako bat. Iritzi horrek analisi bat biltzen du,…
-
Arriskuen Balioespena: karamelu-koloratzaileak – EFSA 2012
EFSAk eguneratu egin du kontsumitzaileen hiru karamelu-koloratzaileekiko esposizioa (E-150a, E-150c y E-150d). Koloratzaile horiek elikagai ugariri gaineratzen zaizkie kolore marroi iluna emateko; besteak beste, honako hauei: zopak, gozokiak, ongailuak eta edari ugari (kola edariak, garagardoa eta whiskya). Duela gutxi, hiru koloratzaile horiek elikagai eta edarietan zuten mailari buruzko datuak eta elikagaien kontsumoari buruzkoak lortu dituzte,…
-
Artikulua: Arrisku Emergenteen Identifikazioa – ELIKA 201313/01/03
Artikulu honetan zehaztu egiten da zer diren arloan arrisku emergenteak elikagaien eta pentsuen segurtasunaren arloan. Halaber, arrisku horiek arin atzemate aldera EFSAk ezarritako prozedura ere azaltzen da, gizakien eta animalien osasunerako egiazko arriskuak identifikatzeko. Era berean, 2011n atzemandako arrisku emergenteei buruzko informazioa ematen da. Artikulu osoa
-
Aurrerapausoak Elikagaien Segurtasunean Euskal Arrantza Sektorean 12/12/31
Lau urte bete dira Arrantzaren Plan Estrategikoa 2009-2013 martxan jarri zenetik, eta jada posible da arrantza-jarduerari, sektorea profesionalizatzeari, lan-istripuak murrizteari eta Elikagaien eta Lanaren Segurtasunaren lege-esparrura egokitzeari dagokienez lortutako emaitzak ikustea. Artikulu osoa
-
Merkurioak gizakietan duen toxikotasunari buruzko ikerketak eta arriskuaren ebaluazio berria elikagaietan – EFSA 2012
EFSAk berrikuste-azterlana eta merkurio totalaren, hau da, merkurio inorganikoaren eta metilmerkurioaren (MeHg) toxikotasunari buruzko datuen bilketa bibliografikoa argitaratu ditu. Metilmerkurioa da, 2002az geroztik, elikagaietako merkurioaren forma toxikoena. Alabaina, ez dago behin betiko ondoriorik eta gaiaren inguruko ikerketa berriak behar dira, orain arte aurkitutakoak egiaztatze aldera. Esperimentazio-animalien artean, MeHg-aren ondorio larrienak lotura du jaio aurreko esposizioaren…
-
Arrisku Balioztatzea: Tomatearen Brontzeztatze Birusa Europan 12/12/26
Tomatearen Brontzeztatze Birusa (TSWV) oso zabalduta dago estatu kide guztietan, zenbait landare-espezie kaltetzen ditu eta Europan oso ugariak diren 3 trip bektoreren bidez transmititzen da. EFSAren Panelak, Europako Batzordeak hala eskatuta, patogeno honen Arrisku Ebaluazioa egin du. Bertan, honako ondorio hauek nabarmentzen dira: Birusaren transmisioa trip bektoreen jardueragatik eta infektatutako landareen salerosketaren bidez gertatzen da.…
-
Larrialdi-egoeretan elikagaiak baztertzeko gida – FAO/OME 2012
Elikagaiak baztertzeko sistema eraginkorra eta horren euskarri gisa erabiltzeko beharrezko azpiegitura edukitzea funtsezkoa da elikadurako arriskuak kudeatzeko. Hori dela eta, Osasunaren Mundu Erakundeak Gida bat argitaratu du, elikagaien segurtasunarekin lotutako gertakizunetan eta larrialdietan elikagaiak baztertzeko. Gidaren helburua da herrialdeen lagungarri izatea elikagaiak baztertzeko nazio-mailako sistema eraginkorra ezartzean eta inplementatzean. Horretarako oinarriak bi izango dira: arriskuen…
-
Zientzia-irizpena: dioxinak, furanoak eta PCBak haurrentzako elikagaietan – EFSA 2012
EFSAren Kutsagarrien Panelak (CONTAM) balioetsi egin du ea bularreko haurren eta haur txikien elikagaietan dioxinen, furanoen eta PCBen egungo gehienezko mugek murriztu egiten duten kutsatzaile kimiko horiek elikagaietan duten kontzentrazioa; hots, ea muga horiek murriztu egiten duten herritarren arrisku-talde horren balizko esposizioa. Ebaluazioa egiteko, bularreko haurrentzat eta haur txikientzat merkatuan salgai aurki daitezkeen elikagaien 516…