Noticias

Filtrar por áreas:

  • Animalia-jatorriko hondakinak Euskal Autonomia Erkidegoko elikagaietan – Osakidetza 2013

    “Euskal Autonomia Erkidegoko elikagaietan animalia-jatorriko hondakinak Ikertzeko Planaren Ebaluazioa 2012” azterlanaren datuak argitaratu dira. Urte horretan eta planaren barruan, honako lagin ez-ados hauek atzeman dira: B2 taldea, kortikoesteroideak: Toreaketa-zezenen gibelaren bi lagin ez-adosak izan ziren (substantzia horiek animalia mota horrek giltzaduretan izaten dituen arazoak tratatzeko erabiltzen dira). Bi kasuotan jarduketa-neurri egokiak hartu ziren. B3 taldea,…

  • Artikulua: Elikakateko Kontrol Ofizialen Funtzionamendua Europan 13/11/18

    Europako Batzordeak Parlamentuari eta Kontseiluari aurkeztutako txostenak erakutsi du estatu kideek bermatu egiten dutela elikakate osoan zehar egindako kontrol ofizialen betetze maila ona dela, baita elikagaien segurtasunari, animalien eta landareen osasunari eta animalien ongizateari buruzko arauak betetzen direla ere. Artikulu osoa

  • Elikagaien bidez transmititutako gaixotasunak eta zoonosiak Espainian – ISCIII 2013

    Hauek dira ISCIIIren azken txosteneko emaitzetako batzuk. Bertan, Informazio Mikrobiologikoko Sistemari (SIM) 2011n zehar jakinarazitako ETGei eta zoonosiei buruzko datuak jasotzen dira. Elikagaien bidez transmititutako gaixotasunak (ETGak) Campylobacter Mikrobiologia klinikoko 62 laborategik Campylobacterak eragindako 6.325 infekzio jakinarazi zituzten urte horretan. Isolatutako kasuen % 82,1 (5.193) C. jejunirenak izan ziren, % 2,7 (171) C. colirenak, %…

  • Irekitzea eta gardentasuna arriskuen ebaluazioan – EFSA 2013

    2002an sortu zenez geroztik, EFSAk zenbait neurri ezarri ditu, bermatze aldera alderdi interesdun guztien ahotsak eta ikuspuntuak entzun eta aintzat hartzen direla arriskuak ebaluatzen direnean. Jarduera horietako bat da orain dela gutxi antolatutako konferentzia. Helburua izan da arriskuen ebaluazioen gardentasuna aztertzea eta EFSAk arriskuen ebaluazioan erabilitako datuak jendeari errazago helarazteko arloko hobekuntzez eztabaidatzea, zientzia-irizpenak emateko…

  • Murrizketa uztak babesteko produktuen ikerketan 13/11/13

    Gainbeheran daude uztak babesteko Europako nekazariek behar dituzten produktu berrien ikerketa eta garapena, EBko eta munduko merkatuen joeren azterketa berri baten arabera. PhillipsMcDougall kontsultoreen azterlanak agerian uzten du oso osagai aktibo gutxi garatzen ari direla eta EBn gero eta gutxiago sartzen direla, nahiz eta gastua gero eta handiagoa den mundu mailan nekazaritza arloko ikerketan eta…

  • Nekazaritza produktibitatearen balioa EBn 13/11/13

    "El valor social, económico y ambiental de la productividad agrícola en la Unión Europea" izeneko azterlana argitaratu du Elikadurarako eta Nekazaritzarako Humboldt topaketa-foroak. Irabazi-asmorik gabeko foroa da eta Berlinen du egoitza. Azterlan horretan balioetsi egiten dira EBko produkzio nekazaritzak ekonomian, gizartean eta ingurumenean duen eraginari buruzko datuak. Produkzio-nekazaritzak teknologia modernoa erabiltzen du, besteak beste: nekazaritzako…

  • Ebaluazioa: Baltikoko sardinzarra eta izokina kontsumitzeak dituen arriskuak/onurak – SLV 2013

    Elikagaien Segurtasunerako Suediako Agentziak Baltikoko arraina kontsumitzearen arriskua/onura ebaluatu du, aztertze aldera Dioxinen eta dioxinekin pareka daitezkeen PCBen kutsaduraren ondorioak osasun publikorako. Ebaluazioak arrisku handiena duten identifikatutako bi taldeak ditu jomugan: haurrak eta emakume ugalkorrak, kutsatzaile horien aurrean talde horiek baitira minberenak. Nolanahi ere den, azterlanean ebaluatu egin da, orobat, arrainaren kontsumoak dakartzan onurak, kate…

  • Ebaluazioa: Baltikoko sardinzarra eta izokina kontsumitzeak dituen arriskuak/onurak – SLV 2013

    Elikagaien Segurtasunerako Suediako Agentziak Baltikoko arraina kontsumitzearen arriskua/onura ebaluatu du, aztertze aldera Dioxinen eta dioxinekin pareka daitezkeen PCBen kutsaduraren ondorioak osasun publikorako. Ebaluazioak arrisku handiena duten identifikatutako bi taldeak ditu jomugan: haurrak eta emakume ugalkorrak, kutsatzaile horien aurrean talde horiek baitira minberenak. Nolanahi ere den, azterlanean ebaluatu egin da, orobat, arrainaren kontsumoak dakartzan onurak, kate…

  • Albaitaritzako sendagaien zaintza eta kontrola Katalunian – ACSA 2013

    Elikagaien Segurtasunerako Kataluniako Agentziak (ACSA) txosten bat argitaratu du, 2011. eta 2012. urteetan zehar egon diren albaitaritzako sendagaien zaintzari eta kontrolari buruzko emaitzak jasotzeko. Txosten horretatik ondorioztatzen denaren arabera, hartutako laginak bat datoz, neurri handi batean (% 99,8), indarrean dagoen araudiarekin. Zehazki, txostenak jaso eta aztertu egiten ditu albaitaritzako sendagaien ekoizpena, merkaturatzea eta erabilera elikagaiak…

  • Zientzia-txostena: EBko botulismoaren tratamendua – ECDC 2013

    ECDCk igorritako txosten batean identifikatu egiten dira F motako botulismoaren aurkako tratamenduaren epidemiologia, morbilitatea eta erabilgarritasuna, Clostridium baratiik 2011n Espainian eragindako F motako botulismoaren agerraldiaren karietara egindako berrikuste bibliografikoa eta klinikoa dela eta. Eskuragarri dagoen informazioak adierazten du erabilgarri dauden tratamenduak ez direla eraginkorrak AB antitoxinarekin edo ABE antitoxina tribalenteekin, ezohiko botulismo mota honetarako. Gainera,…