Noticias

Filtrar por áreas:

  • PPAren arriskua EB 14/04/08

    2007an Afrikako Txerri Izurritea (PPA) Georgian sartu zenez geroztik, Kaukaso osoan eta Errusiako Federazio osoan zabaldu da. 2012ko uztailean Ukrainian sartu zen, eta azken aldian (2013ko ekainean) Bielorrusiak ere jakinarazi du. 2014ko urtarrilean Ukrainian atzeman eta egiaztatu zen berriz ere, hala basurdeen nola etxeko txerrien artean. Duela gutxi Lituaniako eta Poloniako basurdeen artean ere egiaztatu…

  • Ertz horiaren birusaren arriskua marrubiaren hostoetan-EFSA 2014

    EFSAko Landareen Osasunaren Panelak ebaluatu egin ditu marrubiaren hostoaren ertz horiaren birusaren arriskua (SMYEV) Europar Batasunaren (EB) lurraldean, gaur egun EBn indarrean dauden legeak eta arriskuak murrizteko egon daitezkeen aukerak. Panelak egindako ebaluazioaren ondorioak honako hauek izan dira: Sarbideak Bi sarbide nagusi identifikatu ziren: Fragaria spp. ereiteko landareak (haziak eta polena salbu) eta landare ostalarien…

  • Ertz horiaren birusaren arriskua marrubiaren hostoetan-EFSA 2014

    EFSAko Landareen Osasunaren Panelak ebaluatu egin ditu marrubiaren hostoaren ertz horiaren birusaren arriskua (SMYEV) Europar Batasunaren (EB) lurraldean, gaur egun EBn indarrean dauden legeak eta arriskuak murrizteko egon daitezkeen aukerak. Panelak egindako ebaluazioaren ondorioak honako hauek izan dira: Sarbideak Bi sarbide nagusi identifikatu ziren: Fragaria spp. ereiteko landareak (haziak eta polena salbu) eta landare ostalarien…

  • Betekizun berriak Kataluniako abeltzaintza-ustiategietarako 14/04/03

    Joan den martxoaren 27an argitaratu zuen Kataluniako Gobernuak 40/2014 Dekretua, abeltzaintza-ustiategi guztiek bete beharreko xedapen orokorrak ezartzen dituena. Apirilaren 17an sartuko da indarrean dekretua. Gaur egun, arau asko daude abeltzaintza-ustiategiak arautzeko, eta horrek zaildu egiten du abeltzainek arau horiek ulertzea eta aplikatzea. Hori dela eta, xedapen honen helburu nagusia da, batetik, zehaztea zein betekizun bete…

  • Artikulua: A Okratoxina Ardoan 14/04/03

    Mahatsetan dagoen OTA mahatsetatik ardora igaro daiteke ardoa ekoiztean. Ardoa da, laboreen ondoren, OTAren eguneko ingesta-iturri nagusia. EBn, OTAren ingesta osoaren % 13 da. Azterlan gehienetan ikusten da OTAren mailak handiagoak direla ardo beltzetan, gorrietan eta zurietan baino, hurrenez hurren, muztioa mahatsaren patsarekin batera beratzen delako eta horrek erraztu egiten duelako OTA ateratzea Beharrezkoa da…

  • Salmonella eta Norovirus arriskua hosto berdeko landareetan-EFSA 2014

    Arrisku biologikoei buruzko EFSAren panelak (BIOHAZ) zientzia-irizpen bat egin du hosto berdeko barazkiak elikakateko faseetan kutsatzen laguntzen duten arrisku-faktoreei buruz. Hosto berdeko hainbat landareren hostoak, zurtoinak eta kimuak dira hosto berdeko barazkiak, nahiz eta gordinik jaten direnak baino ez diren aintzat hartu EFSAren irizpenaren xedeetarako. Honako hauek dira labore-mota nagusiak: “uraza” gisakoak, brasikaze hostodunak, azak,…

  • Debekatu egin dute Indiako 5 fruta eta barazki inportatzea 14/04/01

    Europako Batzordeak debekatu egin du Indiako zenbait fruta eta barazki inportatzea: Colocasia sp (taroa, Eddoa) Mangifera sp, (mangoa), Momordica sp (kuia mikatza), Solanum melongena (alberjinia) eta Trichosanthes sp (suge-kuia). Xedea da EBra esportatutako produktuen ziurtagiri fitosaniotarioaren sistemaren gabezia garrantzitsuei aurre egitea. EBra iristean, izurri "kuarentenarioak", batik bat intsektuak (Europakoak ez diren fruta-euliak), dituzten bidalketa ugari…

  • Salmonella eta Norovirus arriskua hosto berdeko landareetan-EFSA 2014

    Arrisku biologikoei buruzko EFSAren panelak (BIOHAZ) zientzia-irizpen bat egin du hosto berdeko barazkiak elikakateko faseetan kutsatzen laguntzen duten arrisku-faktoreei buruz. Hosto berdeko hainbat landareren hostoak, zurtoinak eta kimuak dira hosto berdeko barazkiak, nahiz eta gordinik jaten direnak baino ez diren aintzat hartu EFSAren irizpenaren xedeetarako. Honako hauek dira labore-mota nagusiak: "uraza" gisakoak, brasikaze hostodunak, azak,…

  • Aplikazio informatikoa Ekoizle eta Operadore Fitosanitarioen Erregistro Ofizialerako 14/04/01

    Fitosanitarioen erabilera iraunkorrari buruzko Errege Dekretuan (1311/2012 ED) jasota dago Defentsa Fitosanitariorako Baliabideen Ekoizle eta Operadoreen Erregistro Ofiziala (EOEO) eratzea. Horren xedea da autonomia erkidegoetako agintari eskudunek identifikatuta izatea bere lurraldean jarduten duten produktu fitosanitarioen hornidura-kateko agente guztiak, produktu horien merkaturatzea zaintzeko Europar Erkidegoko eta nazioko araudian jasota dauden arauzko programak abiarazte aldera. MAGRAMAk aplikazio…

  • Haragia garraiatzeko tenperatura-baldintzak (1. zatia) 14/03/31

    Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzak (EFSA) ebaluatu egin ditu haragi gorria (behiena, txerriena eta ardiena) biltegiratzeko eta garraiatzeko tenperatura-betekizunak, eta hau ondorioztatu du: Haragi gorriko kanaletan bakterioen bidezko kutsadura, nagusiki, gainaldean gertatzen da. Salmonella spp. eta Yertsinia enterokolitikoa generoetako bakterioak ganglio linfatikoetan ere aurkitu ohi dira; baina, azterlanak falta direnez, ez dakigu bakterio horiek ugaldu egiten…