Arriskuen Ebaluaziorako Metodologiak Bateratzeko Sarearen urteko txostena – EFSA 2014

Arriskuen Ebaluaziorako Metodologiak Bateratzeko Zientzia Sarea EFSAk sortu zuen, 2012an, honako helburu hauekin:

  • Handitzea EBn egindako Arriskuen Ebaluazioen bateratze maila.
  • Sustatzea Arriskuen Ebaluazioaren printzipioen elkar ulertzea eta hobetzea parte-hartzaileen arteko elkarrizketa.
  • Hobetzea EBn egindako zientzia-ebaluazioen ezagutza eta konfiantza.
  • Gardentasun handiagoa ematea estatu kideen eta EFSAren arteko egungo prozesuari.

Urteko bigarren txostenean ezartzen du Sareak 2014ko azarorako aurreikusitako bilkuraren ordez, galdeketa publikoa egingo duela Arriskuen Ebaluazioaren ikuspegi globalera begira azken aldian eta orain martxan dauden jarduerei buruz. Honako hauek dira Arrisku Ebaluazio horren oinarriak: zientzia-ebidentzia (Prometheus proiektua), ebidentziaren pisua ebaluazioan eta garrantzia biologikoa toxikologian, eta Arriskuen Ebaluazioaren ziurgabetasuna.

Galdeketa aurki argitaratuko da honako lotura honetan eta emaitzak lagungarri izango da lan-tailerra prestatzeko. 2015aren hasieran egingo da eta estatu kideak eta nazioarteko organismoak bilduko ditu, esparru horietan azken aldian eta orain martxan dauden jarduerei buruzko informazioa elkartrukatzeko.

Bestalde, galdeketaren bidez jasotako ekarpenek Sareak egindako orientazio-agiriak elikatuko dituzte. Ondoren, beste tailer bat antolatuko da, orientazio-agiriak zabaltzeko eta horien aplikazioa errazteko.

Arriskuen Ebaluaziorako Metodologiak Bateratzeko EFSAren Sarearen urteko txostena

Arriskuen Ebaluaziorako Metodologiak Bateratzeko Sarea

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…