SusAn tailerra: Animalia-ekoizpen-iraunkorraren etorkizuna imajinatzen

Animalia-ekoizpenerako Sistema Iraunkorren ERA-Net SusAn sareak tailer bat antolatuko du apirilean Erroman, eta ELIKA bertan izango da, Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomikoa eta Lehiakortasuna Sailaren ordezkari gisa. Tailerraren helburua Europako ikerlari gazteak elkartzea da, elkarrekin Europako animalia-ekoizpen iraunkorrari buruzko ikuspegi bat lantzeko.

 

Hartzaileak

Doktorego ondoko lehen etapan dauden Europako ikertzaileak, animalien ekoizpen iraunkorrari loturiko ikerketa-proiektu nazionaletan eta/edo nazioartekoetan parte hartzen ari direnak.

Helburuak

  • Europako animalia-ekoizpen iraunkorraren onura eta erronka nagusiak definitzea.
  • Europako animalien ekoizpena iraunkorragoa izan dadin egin litezkeen alternatibak eta bideak eztabaidatzea.
  • Europako animalien ekoizpen iraunkorrari buruzko ikuspegi koherentea sortzea eta “Europako animalia-ekoizpen iraunkorraren narratiba” bat eraikitzea.
  • Narratiba horri buruzko zientzia-artikulu baten oinarria sortzea; parte-hartzaileek tailerraren ondoren idatziko dute.

Eguna eta lekua

Italiako MIPAAF izango da tailerraren buru, ELIKA kide duen Komunikazio Taldearen laguntzarekin eta Erroman egingo da datorren apirilaren 27tik 29ra.

Izena emateko eskaera

Tailerrean parte hartzeko, eskaera-prozesuan ageri diren baldintzak bete behar dira. Eskaerak aurkezteko azken eguna otsailaren 20a da.

Eskaera

Eguneraketa data: 2025/05/06

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…