Superhozte-teknikaren ebaluazioa, arrantzako produktuak garraiatzeko

EFSAren Arrisku Biologikoen gaineko Zientzia Panelak (BIOHAZ) iritzi zientifiko bat eman du arrantzako produktu freskoak gorde eta garraiatzeko superhozte-teknikaren erabilerari buruz.  Horretarako, teknika hori eta biltegiratze- eta garraio-baldintza berdinetan baimenduta dauden egungo praktikak alderatzen dira, arrisku biologikoen biziraupenari eta hazkundeari dagokienez.

Superhozte-teknika

Superhozte-teknikaren bidez, tenperatura jaitsi egiten da arrainaren hasierako izozte-puntutik 1-2 ºC beheragora arte; gero, arrain hori kaxatan garraiatzen da, izotzik gabe. Egun arrantzako produktuak gorde eta garraiatzeko baimenduta dauden tekniketan, izotzez betetako kaxak erabiltzen dira; horrela, arraina izotzaren fusio-tenperaturatik gertu mantentzen da.

 

Superhoztutako arrainak gorde eta garraiatu bitartean tenperatura horri eusteko duen gaitasuna arrainak beroa xurgatzeko duen gaitasunaren araberakoa da; hori zuzenean lotuta dago superhozte-graduarekin, hau da, arrainaren matrizeko izotz-frakzioarekin. Hori hainbat faktoreren araberakoa da:

  • Arrainaren hasierako izozte-puntua; hori arrain-espeziearen, arrantzatu zen lekuko uraren tenperaturaren eta urtaroaren araberakoa izango da.
  • Superhoztu ondoren arrainak duen hasierako tenperatura; hori aplikatzen den superhozte-teknologiaren araberakoa izango da.

Teknika ebaluatzea

Beroa transferitzeko modelo bat garatu da (HTM-SFFP Tool), biltegiratzeak eta garraioak irauten duen bitartean arrainak duen tenperatura identifikatzeko. Bi teknikak alderatu ahal izateko, simulazioak egin dira ezaugarri desberdinak dituzten hiru arrain motarekin:

  • Izokina: gantz askoko arraina.
  • Bakailaoa: arrain gihartsua.
  • Niloko perka: ur geza epeleko arraina.

 

Ondorioztatu zen teknika tradizionalean gehitzen den izotzaren proportzioaren adinako gutxieneko superhozte bat nahikoa zela % 99-100ean bermatzeko superhoztutako arrainaren tenperatura eta arrisku esanguratsuen gorakada, histamina barne, teknika tradizionala erabiliz dagoena bezalakoa edo txikiagoa dela.

Iruzurra hautematea

Horrez gain, aurretik izoztutako arraina produktu superhoztu gisa merkaturatu dela eta, hala, iruzurra egin dela hautemateko metodo analitiko eta instrumentalak ere ebaluatu ziren.

 

Horretarako, eskuragarri dauden metodoak zerrendatu dira, horien ezaugarri gakoekin eta bakoitza erabiltzeak dakartzan abantaila eta desabantailekin, arrain-espezie bakoitzarekin zein erabil daitekeen aintzat hartuta, eta arrain freskoa eta hainbat tenperaturatan izoztutako arraina bereizteko gaitasuna, metodo independente gisa erabiltzeko aukera, erabilerraztasuna eta sailkapenaren errendimendua alderatu dira.

 

28 metodo aztertu ziren, eta bost hauek izan ziren egokienak:

  • Hidroxiacil-koentzima A deshidrogenasaren (HADH) proba
  • Espektroskopia ultramore-ikusgai-infragorri hurbila (UV-VIS / NIR)
  • A-glukosidasaren proba
  • Histologia
  • Irudi hiperespektralak

Ziurgabetasunak

Biltegiratu eta garraiatu bitartean superhoztutako arrainaren segurtasuna bermatu ahal izateko, honako gomendio hauek ematen dira iritzian, jarraian adierazitako beharrei lotuta:

 

  • Metodo analitikoak ezartzea eta metodoak estandarizatzea, arrain freskoa (inoiz izoztu ez dena), hoztutako arraina eta superhoztutako arraina bereizteko, atalase-balioak edo sailkapen-algoritmoak ezartzea barne.
  • Hasierako izozte-puntua eta superhoztu ondoren arrainak duen izotz-frakzioa zehaztasunez jakiteko datuak sortzea.
  • Superhozte-teknologiaren alderdi gakoak estaliko dituzten zuzentarauak garatzea, baita superhoztearen gradua baliozkotu eta egiaztatzeko prozedurak ere.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…