Sodioa: elikagai-kategoria batzuetarako gehieneko mugak (OME)

Osasunaren Mundu Erakundea (OME) elikagai-kategoria batzuetarako gehieneko sodio-mugak proposatzen hasi zen 2020an. Horretarako herritarren artean gatz-kontsumoa murrizteko helburuak ezartzeko zenbait herrialdetan izandako esperientzian oinarritu zen.

Helburu nagusia da dietari eta nutrizioari lotutako gaixotasun ez transmitigarrien (GET) kopurua murriztea, eta herritarrek ahoratzen duten batez besteko gatz-kopurua % 30era murrizteko helburura iristea. Uste da mundu-mailan 8 milioi heriotza inguru elikadura txarrari lotuta daudela, eta, horietatik, 2 milioi kasu gatzaren (sodioa) gehiegizko kontsumoari egozten zaio. Sodioaren gehiegizko kontsumoak arteria-presioa areagotzen du, eta, ondorioz, gaixotasun kardiobaskularrak, giltzurruneko gaixotasun kronikoa, obesitatea, urdaileko minbizia eta gaixotasun hepatikoak izateko arriskua areagotzen da. OMEk gomendatzen du 5 g gatz baino gutxiago kontsumitzeko egunean, nahiz eta batez besteko ahoratzea horren bikoitza den (9,8 g/egun).

Herrialde gehienetan, dietako sodio-proportzio altua elikagai ultraprozesatuen kontsumotik dator, hala nola snackak, ogia, haragitik eratorritako produktu prozesatuak eta esnekiak. Herritarren artean sodio-kontsumoa murrizteko modu eraginkorra da maiz kontsumitzen diren elikagai-mota horietan sodio-kantitatea murriztea. Hala ere, helburu hori lortzeko aurrerapen globala ez da nahikoa, eta ez dirudi herrialdeek oraingoz lortuko dutenik. Agerikoa da neurri irmo eta multisektorialak behar direla.

Hauek dira gatz-kontsumoa murrizteko orain arte jarraitutako estrategiak:

– Elikagaiak birformulatzea, gatz-kontzentrazioa (sodioa) murrizteko

– Gatz-edukia adieraztea elikagaien etiketan

Dena den, OMEk adierazi du gatz-kontsumoa altua izaten jarraitzen duela, eta erreferentzia-puntuak (gehieneko mugak) adostu beharko liratekeela produktuen kategoria batzuetarako. Horrez gain, herrialde guztietan produktuek sodio-eduki berdina izatea bermatu beharko litzateke. Sodioaren erreferentzia-puntu orokor horiek, gehieneko muga gisa adierazita, herrialdeentzako gida modura balioko dute politika eta estrategia nazionalak ezartzeko, baita OMEren eta mundu-mailako elikagaien industriaren arteko etengabeko elkarrizketarako ere.

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) elikagai-kategoria batzuetarako OMEren mundu-mailako erreferentzia-puntuak dokumentua argitaratu du, 2021eko maiatzean argitaratutako dokumentuaren edizio eguneratua. Horren bidez, OMEk, herritarren artean gatz-kontsumoa murrizteko, elikagaien 70 azpikategoriatarako sodio-mailaren mundu-mailako erreferentzia-puntuak ezartzen ditu.

Mundu-mailako erreferentzia-puntu horiek zehaztea oso urrats garrantzitsua da elikagaien birformulazioa errazteko, eta, hortaz, sodioaren kontsumoa murrizteko prozesua ere sustatzen laguntzen du. Mundu-mailako erreferentzia-puntu horien bidez, herrialdeek eta elikagaien industriak egiten duten ahalegina osatu nahi da.

Eguneraketa data: 2025/08/25

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…