Txostena: Europako albaitaritzako medikamentu-hondakinen 2018ko ikuskaritza

EFSA erakundeak 2018. urteari dagokion urteko txostena argitaratu du, albaitaritzako medikamentu-hondakinen eta beste substantzia batzuen ikuskaritzaren emaitzei buruzkoa, Europar Batasuneko animalia bizietan eta animalia-jatorriko produktuetan.

Txostenak guztira 28 estatu kidek jasotako 657.818 lagin bildu ditu, eta horietatik % 55 Batzordearen 96/23/CE Zuzentarauan oinarrituta hartu ziren; % 45 kontrol-programa nazionaletan oinarrituta hartu ziren, eta, azkenik, % 0,5 inportazioetatik zetozen. Estatu kide gehienek zuzentarau horretan eta Batzordearen 97/747/CE Erabakian ezarritako laginketa-maiztasunaren gutxieneko baldintzak bete zituzten.

Txostenak Batzordearen 96/23/CE Zuzentarauaren testuinguruan hartutako laginen analisia jasotzen du, zeinak neurriak ezartzen dituen substantzia eta hondakin jakinak kontrolatzeko, nagusiki albaitaritza-medikamentuak, animalia bizietan eta animali-jatorriko produktuetan, hau da, guztira 354.517 lagin. Lagin horietatik, 1.059 ez-onargarriak izan ziren, hau da, guztizkoaren % 0,3; ehuneko hori 2017koa baino zertxobait txikiagoa izan zen (% 0,35), baina aurreko 10 urteetan lortutakoaren maila berean mantendu da (% 0,25-% 0,37).

2017Ko emaitzei begira, emaitza ez-onargarrien maiztasunak gora egin zuen agente antitiroideo eta esteroideoei dagokienez, baina jaitsiera txikiak hauteman ziren antibakteriano, antihelmintiko, konposatu organokloratu, elementu kimiko, mikotoxina, koloragarri, antiinflamatorio ez esteroideo eta farmakologikoki aktiboak diren beste substantzia batzuetan. Gainerako substantzietan ez zen aldaketa nabarmenik hauteman.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…