Elikagaien eta edarien sektorerako ingurumen-kudeaketaren arloko jardunbide egokiak

Europako Batzordearen Ikerketa Zentro Erkideak (JRC, Joint Research Centre) txosten bat argitaratu du; txostena sektore-erreferentzia hau garatzen laguntzeko esparruan gauzatu da: “EMAS-Elikagaien eta edarien fabrikazio-sektorerako dokumentua”.

Dokumentu hori aurretik egindako zenbait prestaketa-azterketatan oinarrituta dago, eta honako hauek egin dituzte azterketa horiek: Andaluziako Teknologia Institutuak (IAT, Espainia), Nekazaritzako Elikagaien Industriaren arloko Ikerketarako Elkartea (AINIA, Espainia) eta Oakdene Hollins (Erresuma Batua).

Txosten honetan, elikagaiak eta edariak fabrikatzen dituztenek ingurumen-kudeaketan jarraitu beharreko jardunbide egokiak azaltzen dira. Ingurumen-kudeaketaren arloko jardunbide egokiak dira elikagaien eta edarien fabrikatzaileek ezar ditzaketen teknikak, neurriak eta ekintzak, ekoizten dituzten produktuen balio-kate osoan ingurumena ahalik eta gutxien kaltetzeko. Jardunbide horiek sektoreko adituek identifikatu zituzten, ingurumenaren arloan aitzindariak direnek ezarritako praktikak oinarri hartuta.

Txosten honetan, elikagaiak eta edariak fabrikatzen dituzten guztiek ingurumen-kudeaketan aplika ditzaketen jardunbide egokiak azaltzen dira. Hauek dira:

  • Ingurumenaren arloko ebaluazioa egitea.
  • Hornidura-katearen kudeaketa iraunkorra egitea.
  • Garbiketa-lanak egitea eta energia-eraginkortasuna hobetzea.
  • Energia berriztagarriak erabiltzea.
  • Garraioa eta banaketa-operazioak optimizatzea.
  • Hoztea eta izoztea.
  • Elikagaien soberakinak saihestea.

Gainera, bederatzi azpisektoretarako berariazko jardunbide egokiak ere aurkeztu dira. Hauek dira azpisektoreak:

  1. Kafearen prozesamendua.
  2.  Oliba-olioaren fabrikazioa.
  3. Freskagarrien fabrikazioa.
  4. Garagardoaren fabrikazioa.
  5. Haragiaren eta eskortako hegaztien haragi-produktuen ekoizpena.
  6. Fruta-zukuen fabrikazioa.
  7. Gazta fabrikatzeko operazioak.
  8. Ogiaren, gaileten eta pastelen fabrikazioa.
  9. Ardoaren fabrikazioa.

Ingurumen-kudeaketaren arloko jardunbide egokiez gain, txostenean zeinbait adierazle ere identifikatzen dira; adierazleok egokiak dira sektore bakoitzeko ingurumenaren arloko zereginetarako, eta jardunbide egoki bakoitzari lotuta daude, baita bikaintasunerako erreferentzia-puntuei ere, posible denean, aitzindariek lortutako garapen-maila aintzat hartuta.

Txosten hori elikagaien eta edarien fabrikatzaileek erabil dezakete, ingurumenaren arloan egiten duten lana hobetzeko ekintza erabilgarriak identifikatzeko informazio-iturri gisa.

Hori oinarri hartuta, EMAS (EBko Ikuskaritza eta Kudeaketa Ekologikorako Eskema) sektorekako erreferentzia-dokumentua sortu zen, elikagaien eta edarien fabrikazioaren sektoreko ingurumen-kudeaketarako jardunbide egokiei buruzkoa (1221/2009 Erregelamenduaren (EE) 46. artikuluan ezarritakoarekin bat).

Eguneraketa data: 2025/08/22

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…