Informazioa Azkar Trukatzeko Sistema Koordinatuaren (SCIRI) 2018ko memoria

2018an, guztira 686 espediente erlatibo kudeatu dira SCIRIren bidez: 251 alerta, 182 jakinarazpen, mugan ukatutako 185 elikagai, askotariko gisa sailkatutako 24 eta, azkenik, 27 ustiapen positibo, debekatutako substantziak eta/edo albaitaritzako medikamentuak erabiltzeagatik legeak ezarritako mugen gainetik.

  • 2013tik, ikusi da alerten kopuruak gora egin duela etengabe.  Gorakada handiena 2017an erregistratu zen, baina 2018an pixka bat behera egin du kopuru horrek.[spacer height=”20px” id=”10″]
  • Kudeatutako alerta-jakinarazpen guztietatik, 157 alerta 1. taldeko alertak dira, hau da, arrisku larri eta berehalakoa dakarte; beste 94 alerta 2. taldekoak dira, eta, beraz, arrisku larria dakarte, baina ez berehalakoa.

Lotutako Elikagaiak

JAKINARAZPEN KOPURUA

  • Animalia-jatorriko produktuak: % 43
  • Landare-jatorriko produktuak: % 35,4
  • Beste produktu batzuk: % 17,5
  • Elikagaiak ukitzen dituzten materialak: % 0,4

Animalia-jatorriko produktuak

Animalia-jatorriko produktuekin lotuta egin diren jakinarazpenen guztizko kopuruak % 28,48 egin du behera 2017. urtearekin alderatuta.

Elikagaien araberako joerak aurreko urtekoen oso antzekoak dira; hain zuzen, oraindik ere arraina eta arrantzako produktuak nabarmentzen dira gehien.

Dena den, ikusi da arrainekin lotutako jakinarazpenek dezente egin dutela behera; aldiz, gora egin dute hiltegiko abereen haragiari buruzko jakinarazpenek (batez ere, eskortako hegaztien haragiari buruzkoek).

Landare-jatorriko produktuak

Jakinarazpen gehienek elikagai talde hauekin izan dute zerikusia: ongarriak eta espeziak; zerealak, irinak eta horien deribatuak; fruitu lehorrak; eta barazkiak eta lekadunak. Bereziki aipatzekoa da lehen bi taldeek izan dute gorakada.

Beste produktu batzuk

Jakinarazpen gehien elikadura-osagarriekin lotuta egin dira aurten ere; hain zuzen, horien kopurua bikoiztu egin da 2017aren aldean.

Arriskuak

2017. urtearekin alderatuta, gora egin dute arrisku biologikoek eta “beste arrisku batzuk” gisa sailkatutakoek; aldiz, nabarmen egin dute behera arrisku kimikoek.

  • Arrisku biologikoak: % 39
  • Arrisku kimikoak: % 30
  • Beste arrisku batzuk: % 24
  • Arrisku fisikoak: % 7

Arrisku Biologikoak

Guztira, arrisku biologikoekin lotutako 97 jakinarazpen egin dira: animalia-jatorriko produktuetako bakterioekin lotutako 52 jakinarazpen eta landare-produktuekin lotutako 21.

Bakterioei buruzko 72 jakinarazpenetatik, 47 Salmonellari dagozkio (ia 2017ko kopuruaren bikoitza), 16 Listeriari, 7 Escherichia coliri eta 3 besterik ez Bacillus cereusi.

Aurten 8 alerta-jakinarazpen egin dira arrainetan agertutako Anisakisarengatik; zifra hori iazkoaren antzekoa da.

Aipatzekoa da, halaber, histaminarekin lotutako jakinarazpenen kopuruak behera egin duela 2017tik (aurreko urtean, arrisku biologikoen jakinarazpenen % 24 hartzen zuen).

Arrisku kimikoak

Arrisku kimikoak dira jakinarazpen-alerta askoren arrazoia. Gehienek kontaminatzaileekin dute zerikusia, eta beste batzuek –neurri askoz ere txikiagoan– baimendu gabeko edo ezarritako mugen gainetik erabilitako gehigarriekin.

Arrisku kimikoen ondorioz egindako 76 jakinarazpenetatik, 25ek lotura dute animalia-jatorriko produktuetan (arrainak eta deribatuak) aurkitutako metal astunekin (24 kasutan merkurioa eta behin kadmioa).

Arrisku fisikoak

Guztira 18 jakinarazpen egin dira arrisku fisikoen ondorioz. Horien artean, aipatzekoak dira landare-jatorriko produktuetan agertutako gorputz arrotzak, iaz bezala. Aurten, ordea, ez da jakinarazpenik egon elikagaien ontzietan aurkitutako akatsengatik.

Kaltetuekin eta elikagai bidezko toxiinfekzioekin lotutako alertak

2018an behera egin dute elikagai bidezko toxiinfekzioekin lotutako alertek. Beherakada orokor horren barruan, nabarmen egin dute behera arrainetako histaminaren ondoriozko jakinarazpenek.

Jakinarazpen gehienak animalia-jatorriko elikagaietan aurkitutako bakterioek dakartzaten arrisku biologikoengatik egin dira. Atal honetan, intoxikazio-agerraldiez gain, kontuan hartuko ditugu kaltetuak izan dituzten alerta-jakinarazpen guztiak.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…