Informazioa Azkar Trukatzeko Sistema Koordinatuaren (SCIRI) 2017. urteko memoria

2017an zehar, guztira 259 alerta, 196 informazio, 180 ukatze-jakinarazpen, askotarikoen 33 espediente eta 36 ustiapen positibo kudeatu dira SCIRIren bidez, Hondakinak Ikertzeko Plan Nazionalaren esparruan -PNIR-.

AECOSANek argitaratutako SCIRIren urteko memoriaren emaitzetatik hauek dira aipagarrienak:

  1. 2013tik 2017ra bitarteko alertak begiratuz gero, ikus daiteke kudeatutako alerten kopuruak etengabe egin duela gora, eta 2017an egon da gorakada handiena (2013an 180 alerta eta 2017an 259).[spacer height=”20px”]
  2. Animalia-jatorriko produktuen jakinarazpenen guztizko zenbatekoak % 43,8 egin du gora aurreko urtearen aldean.[spacer height=”20px”]
  3. Lehen aldiz, polenean pirrolizidina alkaloide gehiegi egotearen ondoriozko hiru alerta egon dira.

Alertekin lotutako elikagaiak

Elikagai hauekin lotuta egon dira alerta gehien:

Arrainak eta deribatuak: % 46

Haragiak eta deribatuak: % 7

Zerealak, irinak eta deribatuak: % 5

Fruitu lehorrak: % 5

Lehen aldiz, polenean pirrolizidina alkaloide gehiegi egotearen ondoriozko hiru alerta egon dira.

Alkaloide horiek landare batzuek (esaterako, Senecio, Heliotropium edo Echium generoetakoek) naturalki sortzen dituzten substantzia kimikoen multzoak dira.

Arrisku kimikoak

Arrisku kimikoen ondorioz egin diren 115 jakinarazpenetatik 62 animalia-jatorriko produktuetan, hala nola arrainetan eta horien deribatuetan, aurkitu diren metal astunei dagozkie (57 merkurioari eta 5 kadmioari).

Arrisku biologikoak

Arrisku biologikoekin lotutako 86 jakinarazpenei dagokienez, gehienak animalia-jatorriko produktuetan aurkitutako bakterioei buruzkoak dira (36 jakinarazpen). Horien atzetik daude “Beste toxina batzuk” kategoriako jakinarazpenak, guzti-guztiak histamina detektatzeagatik eginak (nagusiki atunean).

Animalia-jatorriko produktuetan aurkitutako bakterioen ondoriozko 36 jakinarazpenak honela sailkatzen dira:

Bestetik, 9 jakinarazpen erregistratu dira arrain freskoan anisakisa aurkitzeagatik.

Arrisku fisikoak

Guztira 17 jakinarazpen egin dira arrisku fisikoengatik, eta horien artean aipatzekoak dira landare-jatorriko produktuetan aurkitu diren gorputz arrotzak.

Elikagaien ondoriozko kaltetuen eta toxiinfekzioen alertak

Urte honetan esanguratsuak izan dira elikagaien ondoriozko toxiinfekzioen alerta-jakinarazpenak, gehienak atunean aurkitutako histaminarekin lotuak.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…