Elikagaietako eta ureko nitrito eta nitratoei lotutako arriskuak

ANSESek ebaluazio bat egin du nitrato eta nitritoen ingestioari lotutako arriskuei buruz, eta honako alderdi hauek ebaluatu ditu:



Ebaluazio horretan hiru elikagai-patogenoen binomio garrantzitsuenak aztertu ziren:

  • Urdaiazpiko egosia/Listeria
  • Saltxitxoi ondua/Salmonella
  • Urdaiazpiko ondua/ C. botulinum

Nahiz eta gehigarrien maila murrizteak nabarmen areagotu lezakeen produktu horien kontsumoari lotutako arrisku mikrobiologikoa, ANSESek uste dut murriztu daitekeela nitrato eta nitritoen kopurua, baldin eta neurri konpentsatzaileak aplikatzen badira arrisku mikrobiologiko horiek kontrolatzeko.


Nitratoei dagokienez, elikagaien bidezko esposizioaren % 65 landare-produktuen kontsumoari dago lotuta, bereziki hostodun barazkien kontsumoari; % 25 edateko urari, eta % 4 baino gutxiago nitratoak gehigarri gisa dituzten elikagaiei.

Nitritoei dagokienez, heldu eta haurren esposizioaren erdia baino gehiago haragi-produktu prozesatuen kontsumoaren ondorio da; izan ere, produktu horiek ekoizteko nitritoen gehigarriak erabiltzen dira.

Aintzat hartuta esposizio-iturri guztiak, Agentziak adierazi du biztanleen ia % 99k ez duela gainditzen EIOa; baina, MOE (esposizio-tartea) ikuspegia aplikatuz gero, haurren % 3k gainditu lezake. Hortaz, ondorioztatzen du elikagaietan konposatu horiek nahita gehitzea mugatuz gero, herritarren esposizio orokorra murrizteko elikadura-segurtasunaren helburuetako bat beteko litzatekeela.


EFSAk (2017) eta IARCk (2018) egindako azterketen osteko zenbait azterlan zientifikok agerian uzten dute lotura dagoela kolon eta ondesteko minbizia izateko arriskuaren eta nitrato eta nitritoekiko esposizioaren artean. Esposizioa edateko uraren edo haragi prozesatuen ingestioagatik gerta daiteke. Nolanahi ere, ANSESen ustez ikertzen jarraitu behar da lotura hori egiaztatzeko.


ANSESek zenbait neurri kolektibo eta indibidual proposatzen ditu biztanleen nitrito eta nitratoekiko esposizioa murrizteko:

Neurri kolektiboak

  • Giza kontsumorako den uraren kalitatea kontrolatzea.
  • Zenbait jardunbide etengabe optimizatzea, hala nola ongarriak eta animalien simaurra aplikatzearekin lotutako nekazaritza jardunbideak; horiek lagundu egiten dute ur gordinean eta edateko uran nitrato-kontzentrazioak murrizten, bai eta landare-produktuetako nitrato mailak murrizten ere.
  • Nitritoen erabilera murriztea haragi-produktu prozesatuetan, eta, aldi berean, neurri konpentsatzaile zorrotzak aplikatzea arrisku mikrobiologikoari aurre egiteko..

Neurri indibidualak

  • Haragi prozesatuaren kontsumoa murriztea: astean 150 g.
  • Fruten eta barazkien kontsumoa dibertsifikatzea.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…