RASFF pentsuak: 2018. urteko laburpen-txostena

2018an pentsuei buruzko 314 jakinarazpen egin dira. Horietatik 46 (% 14) alertak izan dira, 168 (% 54) informazio-jakinarazpenak eta 99 (% 32) mugan egin diren ukapenak.

 

2018an atzemandako arrisku gehienak mikrobiologikoak izan dira (% 52) eta jarraian honako hauek ditugu: mikotoxinak (% 19), metal astunak (% 5), PAEak (% 5), dioxinak (% 4) eta beste arrisku batzuk (aizunketa, Ambrosia spp.-ren presentzia, gosipol askea, etab.) % 15.Baimendu gabeko OGMei dagokienez, Europako Alerta Azkarreko Sareak  jakinarazpen bakarra jaso du 2018an.

 

Produktuka aztertuz gero, lehengaiek eragin dituzte jasotako jakinarazpenen % 61, laguntza-animalientzako pentsuek % 29, gehigarri eta aurre-nahasketek % 6 eta loditzeko animalientzako pentsuek % 4.

Eguneraketa data: 2026/01/15

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…