2024 urtean zehar, elikagaiei buruzko 4814 jakinarazpen izan dira. Horietatik, 1201 (%25) alertak izan dira, 2035 (%42) informazio-jakinarazpenak eta 1578 (%33) mugan egin diren ukapenak.
Arrisku guztietatik, hondakin fitosanitarioek etakutsadura biologikoak eragin dute jakinarazpen gehien (%21 bi kasuetan). Bai fitosanitarioen bai kutsadura biologikoaren ehunekoak jaitsi egin dira, % 22,5etik, biak. Iruzurrak oso hurbil daude ( % 19,5). Zertxobait jaitsi da aurreko urteko % 20,5aren aldean. Toxina naturalak dira gehien hazi direnak,%13tik %17ra igaro da. Kutsadura fisikoa eta metal astunak mantendu egiten dira ia ehuneko berdinetan.
Hauek dira antzemandako arriskuei dagozkien urteko neurriak eta lauhilekoko izan duten bilakaera:

Kutsatutako produktuen jatorriari dagokionez, urtean zehar, aipatu behar da Europak (%41) eta Asiak (%35.5) eragin dituztela jakinarazpen gehienak. Pasa den urtearekin konparatuta, Europan %44,5 izan zen eta Asian, %31,5.
Eguneraketa data: 2026/03/12
