|
Fuente:
RASFF
|
Elikagaien eta Pentsuen Alerta Azkarreko Sistema (RASFF) pentsu edo elikagai batean arrisku bat detektatzeari buruzko informazioa trukatzeko tresna bat da.
2026ko lehenengo lauhilekoan animalien elikagaiei buruzko 98 jakinarazpen egin dira. Horietatik 10 alertak izan dira, 59 informazio-jakinarazpenak eta 29 mugan egin diren ukapenak.
Egindako kontrol motari dagokionez, 19 jakinarazpen kontrol ofizialek egin dituzte; 32 enpresako autokontroletan detektatu dira; 36 mugako ikuskapen-postuetan; 5 kontsumitzaileen kexen ondorioz hauteman dira; 5 zaintza-programen ondorioz eta 1 salaketen bidez.
Produktuen arabera,lehengaiei dagozkie jasotako jakinarazpenen % 74, etxeko animalientzako pentsuei % 23 eta pentsu konposatuei % 3.
Jakinarazpenetan zerikusia izan duten produktuei dagokienez, honako lehengai hauek nabarmendu dira: hegazti-irina (22), soja-produktuak (13) eta etxeko animalientzako elikagaiak (16).
Eguneraketa data: 2026/05/26
