2025eko bigarren lauhilekoan, animalien elikagaiei buruzko 71 jakinarazpen egin dira. Horietatik 11 alertak izan dira, 52 informazio-jakinarazpenak eta 8 mugan egin diren ukapenak.
Egindako kontrol motari dagokionez, 26 jakinarazpen enpresako autokontroletan detektatu dira; 20 kontrol ofizialek egin dituzte; 16 mugako ikuskapen-postuetan; 5 zaintza-programen ondorioz hauteman dira eta 4 kontsumitzaileen kexen ondorioz.
Produktuen arabera, lehengaiei dagozkie jasotako jakinarazpenen % 52, etxeko animalientzako pentsuei % 34, pentsu konposatuei % 13 eta gehigarri eta aurre-nahasketei % 1.
Jakinarazpenetan zerikusia izan duten produktuei dagokienez, honako lehengai hauek nabarmendu dira: soja-produktuak (8), txakurrentzako mastekagarriak (4), ekilore-produktuak, artoa eta arrain-irina (2).
Eguneraketa data: 2026/03/25
