Q sukarrari buruzko ebaluazio epidemiologiko berria

Osasun Ministerioak Q sukarrari buruzko arrisku-ebaluazio berri bat argitaratu du, eta horren bidez jakinarazi du arriskua “oso txikia” dela biztanleria orokorrarentzat eta “neurrizkoa” animaliekin lan egiten dutenentzat.

Ebaluazioan 2016. eta 2024. urteen artean jakinarazitako 3.808 kasu bildu dira, eta intzidentzia handiena Kanarietan, Errioxan, Nafarroan, Extremaduran eta EAEn ikusi da, bereziki martxotik maiatzera bitartean (hausnarkariak erditzen diren aldian).

Animalietan egindako zaintzak berretsi egin du Coxiella burnetii dagoela ardien, ahuntzen eta behien taldeetan. Hauek nabarmendu dira:

  • Hausnarkari txikietan, haurdunaldiaren amaierako abortuen tasa altuekin lotuta dago, eta taldearen % 90ari eragin diezaioke agerraldi bat dagoenean. Bakterioa plazentaren, likido amniotikoaren, esnearen, gorozkien eta gernuaren bidez iraitz daiteke, eta horrenbestez ingurumenean zabaltzen da.
  • Haurdun ez dauden emeek ez dute sintomarik izaten, eta horrek ahalbidetu egiten du bakterioak “isilik zabaltzea” ustiategietan.
  • Behien kasuan, infekzioak lotura handiagoa dauka metritisarekin, antzutasunarekin eta, neurri txikiagoan, pneumoniarekin.

Gizakien kasuan, infekzioen % 60etan ez da sintomarik izaten, baina agertzen direnean hauek izaten dira: sukarra, ondoez orokorra, pneumonia edo hepatitisa.

Ondorioak

Txostenak berretsi egiten du Espainia egoera endemiko egonkorrean dagoela, herritarrenganako eragina txikia dela eta arriskua neurrizkoa dela esposizioan dauden profesionalentzat.

Gomendioak

Osasun Ministerioak azpimarratu du ekintza hauek beharrezkoak direla:

  • Ustiategietako biosegurtasuna hobetzea.
  • Gizakien eta animalien zaintza sendotzea.
  • Giza osasunaren, albaitaritza-osasunaren eta ingurumen-osasunaren arteko koordinazioa indartzea.
  • Agerraldiren bat dagoenean, herritarrei informazioa ematea eta prebentzio-neurriak aplikatzea.

Gaixotasunari eta gizakiengan duen eraginari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero (izan ere, ZOONOSI bat da eta ardiei, ahuntzei eta behiei eragiten die, baina baita gizakiei ere), kontsultatu hauek:

Eguneraketa data: 2026/04/29

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…