Europako Batzordearen auditoretza-programa 2023rako

Europako Batzordearen Elikagaien Osasun eta Segurtasuneko Zuzendaritza Nagusiak (DG SANTE) 2023. urterako Osasun eta Elikagaien Auditoretzen lan-programa argitaratu du, eta lehentasuna ezarri du mikrobioen aurkako erresistentzien, animalien ongizatearen eta pentsuen segurtasunaren esparruetan.

Programa horretan estatu kideek, herrialde hautagaiek eta hirugarren herrialdeek datorren urterako izango duten programazioa jasotzen da, honako esparru hauei dagokien Europako legeria betetzeko eta hori ezartzen dela egiaztatzeko: elikagai eta pentsuen segurtasuna, animalien osasuna, animalien ongizatea, landareen osasuna eta elikadurari dagokionez giza osasunaren kalitatea eta babesa.

 

2023. urtean, Batzordeak 288 kontrol egingo ditu; horietatik 165 auditoretzak eta antzekoak izango dira (baterako ebaluazio eta bisitak, misioak eta ikerketak), eta 123 analisiak edo dokumentu-kontrolak. Gainera, Batzordeak eskaeren araberako beste kontrol batzuk ere egingo ditu.

 

Zehazki, honako hauek dira Batzordeak Europan 2023. urterako identifikatutako lehentasunezko esparruak:

  • Mikrobioen aurkako erresistentziak: MAE-en zaintza azpimarratuz bakterio zoonotikoetan eta jankideetan, baita albaitaritzako botiken zaintza ere, MAE-en aurkako borrokan aurrera egiteko.
  • Animalien ongizatea: arrainen eta behi-haragia ekoizteko hazitako abereen ongizatean zentratuta.
  • Pentsuen segurtasuna: pentsuen irismenean botikak eta animalia-azpiproduktuak barne hartuta.

 

Espainiari dagokionez, Batzordeak bisitaldia egingo du Espainiara honako esparru hauetan auditoretzak egiteko:

  • Patogenotasun handiko hegazti-gripea
  • Arrantza-produktuen kaltegabetasuna
  • Kontrol fitosanitario ofizialak inportatutako landare-produktuetan.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…