Gazten artisau-ekoizpena: Higiene Jardunbide Egokien Europako Gidaren aplikazioa

Uztailaren 18an, AESANek jardunaldi bat egin zuen, Higiene Jardunbide Egokien Europako Gida gazten eta esnekien artisau-ekoizpenean aplikatzeari buruzkoa. Bertan, gida hori aurkeztu zieten bertaratu zirenei, eta hori aplikatzeko zenbait adibide eman zituzten. Horrez gain, kasu batzuetan gida ezartzeko eta/edo interpretatzeko egon daitezkeen zailtasunak aipatu zituzten.

Kontrol ofizialean esku hartzen duten Extremadurako eta Asturiasko autonomia-erkidegoetako ordezkariek balorazio bat egin zuten gidaren ezarpen-mailari buruz.

Europako gida hori EBko Landare, Animalia, Elikagai eta Pentsuen Batzordeak onetsi zuen 2017ko urtarrilean, eta nork bere borondatez erabiltzeko tresna bat da. Gidaren helburua da landako eta artisau erako gaztak eta esnekiak egiteko jardunbide espezifikoak zehaztea.

Barnean hartzen ditu higiene-jardunbide egokiei buruzko zenbait xehetasun, baita prebentziorako gomendioak ere, ekoizleek ziur jakin dezaten beren produktuak ez direla kaltegarriak.

Guía BPH quesos artesanos

Jardunaldiaren barruan aurkezpen hauek egin ziren:

  1. Higiene Jardunbide Egokien Europako Gida gazten eta esnekien artisau-ekoizpenean. (Erdaraz) QueRed. Remedios Carrasco Sánchez. Gidaren egileetako bat eta QueRed-eko koordinatzailea. [spacer height=”20px”]
  2. Landako eta artisau erako gaztandegietan Higiene Paketea hobeto aplikatzeko dokumentua. (Erdaraz) Beatriz Martínez Zamorano. Elikagaien Segurtasuna Sustatzeko Zuzendariordetza Nagusia. AESAN. [spacer height=”20px”]
  3. Europako Gida aplikatzeko adibide praktikoen aurkezpena.  (Erdaraz) QueRed-en ikuspegia. María Jesús Jiménez Horwitz, gidaren gainbegiralea. QueRed-eko presidentea. [spacer height=”20px”]
  4. Europako Gida aplikatzeko adibide praktikoen aurkezpena. Kontrol ofizialaren ikuspegia. (Erdaraz) Juan Carlos Domínguez Vellarino. Elikagaien Segurtasuneko arduraduna. Osasun Publikoko Zuzendaritza Nagusia. Extremadurako Osasun Zerbitzua.[spacer height=”20px”]
  5. Europako Gida aplikatzeko adibide praktikoen aurkezpena. Kontrol ofizialaren ikuspegia. (Erdaraz) José Ignacio Altolaguirre Bernácer. Ingurumen eta Elikadura Arriskuen Zerbitzuko burua. Ingurumen Osasuneko eta Kontsumoko Agentzia. Asturiasko Osasun Saila.[spacer height=”20px”]

Eguneraketa data: 2025/07/21

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…