Elikagaien Segurtasunaren arloan ikertzeko 2018-2020rako lehentasunak – Horizon 2020

Europako Batzordeak (EB) Horizon 2020 programaren 2018-2020ko azken epeari aurre egiteko programazio estrategikoa argitaratu berri du.

Joan den urtetik, EBren Programa Batzordeak lanean ari dira 2018-2020rako lan-programak (WP) definitzeko. Programa horiek ikertu beharreko arloak biltzen dituzte hainbat gairi buruzko deialdien bitartez, eta gizarteko erronkak ere bai. Behin betiko lan-programak datorren urrian argitaratzea espero da.

Arlo bakoitzeko alderdi interesdunei kontsultak egin eta kide diren estatuekin jorratu beharreko lehentasunak eztabaidatu ondoren, irismen-dokumentuak (“scoping papers”) egin dira. Dokumentu estrategiko horietan bildu dira 17 gaiei dagozkien hurrengo WPetako ikerketaren eta berrikuntzaren arloko lehentasunen ildo nagusiak. Horrez gain, dokumentu orokor bat ere osatu da.

Zehazki, Elikagaien segurtasuna, nekazaritza eta basogintza iraunkorra, itsas ikerketa eta barneko uren ikerketa, eta bioekonomia izeneko 2. Gizarte Erronkari dagokion irismen-dokumentuan, datozen 3 urteetan (2018-2020) jorratu beharreko ikerketaren eta berrikuntzaren arloko 5 lehentasun estrategiko hauek ezarri dira:

  1. Klima-aldaketari aurre egitea lurrean eta itsasoan.
  2. Murriztean, berrerabiltzean eta birziklatzean oinarrituriko ekonomia zirkularrera igarotzea.
  3. Ekosistema funtzionalak, elikadura-sistema iraunkorrak eta bizimodu osasungarriak.
  4. Lurreko eta itsasoko berrikuntza handiak sustatzea: merkatu, balio-kate eta produktu berriak.
  5. Lurralde adimendun eta konektatuak garatzea, eta balio-kateak ezartzea landa-eremuetan eta kostaldean.

Scoping paper 17 thematic areas (deskargatu 09-SC2-Elikagaien Segurtasuna)

2. Gizarte Erronkaren (Elikadura Segurtasuna) WPa gauzatzeko prozesua

Scoping paper Estrategia Orokorra

Eguneraketa data: 2025/05/06

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…