PRAN 2025-2027: animalien osasunera bideratutako ekintzen analisia

Argitaratu dute azken Antibiotikoekiko Erresistentziari aurre egiteko Estatu Plana (PRAN) 2025-2027, Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziarekin (AEMPS) koordinatuta.


Planean zehaztutako ekintzen artean, abeltzaintzaren sektorean eragina dutenak nabarmendu nahi ditugu:


  • Albaitaritzako antibiotikoen erabilera % 50 murriztea: 2022/1255 (EB) Erregelamenduarekin eta Europako Batzordearen helburuekin bat etorriz, Espainiak konpromisoa hartu du antibiotikoa duten albaitaritzako sendagaien salmenta % 50 murrizteko 2018 eta 2030 urteen artean.
  • Albaitaritzako antimikrobianoen erabilera optimizatzeko programak (AEOP) ezartzea: planak aurreikusten du Antimikrobianoen Erabilera Optimizatzeko Programak (AEOP) ekoizpenerako eta etxeko animalietara hedatzea; funtsezko neurria da tratamendu eraginkorrak bermatzeko eta erresistentziak ekiditeko.
  • Erresistentzien zaintza aurreratua: ESUAvet sarea (Albaitaritzan Antibiotikoen Kontsumoa Zaintzeko Europako Sarea) sendotuko da, eta zabaldu egingo da Bakterio Patogeno Klinikoak Zaintzeko Proiektua; hala, gaixo dauden animalietan erresistentzia-joerak hautemango dira, eta andui multirresistenteak prebenituko dira.
  • Basoko fauna, fronte berria: lantalde espezifiko bat osatuko da, basoko faunan dauden bakterio erresistenteen jarraipena egiteko. Orain arte oso gutxi ikertu da, baina funtsezkoa da One Health ikuspegirako.
  • Aukerako tratamenduak eskuratzea: giza osasunerako baino ez diren zenbait antibiotikoren erabilera murriztu denez, planak sustatu egingo du albaitaritza-erabilerarako txertoak eta aukerako tratamenduak eskura izatea; hala, egungo hutsune terapeutikoak jorratuko dira.

  • Animalien infekzioak prebenitu eta kontrolatzeko talde bat osatzea. Taldeko buru Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa izango da.
  • Prestakuntza espezifikoa ematea ikastaroen bidez (hala nola Antibiotikoen Zentzuzko Erabileran Albaitari Aditua), eta klinikoentzako, abeltzainentzako eta arduradun teknikoentzako beste hezkuntza-ekintza batzuen bidez.
  • Albaitaritza-preskripzioen gidak egitea, errealitate terapeutiko eta araudien arabera egokituta.
  • Espezieen eta ekoizpen-sektoreen araberako monitorizazio espezifikoa egitea (txosten bananduak eta aldizkako analisiak).
  • Berrikuntza sustatzea animalien osasunerako sendagaietan eta bioteknologian.

Eguneraketa data: 2025/08/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…