Polialkoholen erabilera balio energetiko txikiko gozogintzako produktu jakin batzuetan

Batzordearen 2021eko uztailaren 16ko 2021/1175 (EB) Erregelamendua  argitaratu da, zeinaren bidez 1333/2008 (EB) Erregelamenduaren II. eranskina aldatzen den polialkoholen erabilerari dagokionez, balio energetiko txikiko gozogintzako produktu jakin batzuetan.

 

2018ko abenduan, baimena eskatu zen polialkoholak edulkoratzaile gisa erabiltzeko balio energetiko txikiko gozogintzako produktu gogorretan (gozokiak eta piruletak); gozogintzako produktu bigunetan (mastekatzeko gozokiak, gominolak eta azukrezko/malba zurizko produktu harroak); erregaliz, turroia eta mazapanetan; eztarria freskatzeko pastilla freskagarrietan; eta arnasa freskatzeko pastilla txikietan.

 

Polialkoholak edulkoratzaile hipokalorikoak dira, gozogintzako produktu jakin batzuetan azukre kalorikoak partzialki edo osorik ordezteko erabil daitezkeenak, eta horien erabilera mugatua onargarritzat jotzen da haien ekintza laxantea kontuan hartzen bada.

 

1333/2008 (EB) Erregelamenduak  ez du baimentzen edarietan polialkoholak erabiltzea, laxanteak izan daitezkeelako. Hala ere, elikagai solidoetan erabiltzen direnean, hala nola eskabidean aipatzen diren gozogintzako produktuetan, polialkoholek ez dute halako sintoma laxanterik eragiten, baldin eta iturri guztietatik datorren eguneko kontsumoa 20 g-tik beherakoa bada. Beraz, 1333/2008 (EB) Erregelamenduak quantum satis erabilera onartzen du kategoria honetan: “beste gozogintza-erabilera batzuk, arnasa freskatzeko pastilla txikiak barne”.

 

Horien erabilera zabaltzea proposatzen da soilik azukreak partzialki ordezkatzeko produktu mota berdinetan, eta, ondorioz, polialkoholen quantum satis erabilera onartzen da edulkoratzaile gisa balio energetiko txikiko produktu batzuetan.

 

Honela geldituko litzateke eranskina aldatuta:

Kontsumitzaileek informazio egokia jasotzea bermatzeko, baimendutako polialkohol gehigarrien % 10 baino gehiago daukaten elikagaiek nahitaezko aipamen hau eduki beharko dute: “gehiegizko kontsumoak eragin laxanteak izan ditzake”, bat etorriz 1169/2011 (EB) Erregelamenduaren III. eranskinarekin (kontsumitzaileei emandako elikadura-informazioari buruzkoa).

Erregelamendu hau argitaratu eta hogei egunera jarriko da indarrean.

Eguneraketa data: 2025/07/23

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…