Pentsuetarako A bitamina – EFSA 2013

Pentsuetarako A bitamina Gaur egun, A bitaminaren gehienezko baloreek, animalien nutriziorako EBn legez kontrolatutakoek eta erabilitakoek, ez dute inolako arriskurik sortzen animalia hartzaileen artean; zehazki, ez elikagaiak ekoizteko animalia-espezieen ez laguntza-animalien artean.

Eginiko azterlanen arabera, animalia-jatorriko elikagaien kontsumitzaileentzat loditzeko animalien gibela kontsumitzea da kontsumitzaile helduen artean arriskuren bat eragin dezakeen bakarra.

Bada, arrisku hori murrizteko, jakinik ezinezkoa dela guztiz desagerraraztea, animalien elikaduran A bitaminaren erabiltzeko maila berriak proposatu ditu EFSAk:

  • Txerriak. Txerrikumeak: 16.000 IU/kg pentsu oso; loditzeko txerriak: 6.500 IU/kg pentsu oso; txerri-emeak: 12.000 IU/kg pentsu oso.
  • Eskortako hegaztiak. Oilaskoak (hegazti-espezie guztiak barne) jaio eta lehenengo 14 egunen baitan, indioilarrak jaio eta lehenengo 28 egunen baitan: 20.000 IU/kg pentsu oso. Gainerako hegaztiak (loditzeko, arrautzatarako eta ugaltzeko): 10.000 IU/kg pentsu oso.
  • Ugaztunentzako esnearen ordezkoak: 25.000 IU/kg.
  • Ugaltzeko zekorrak, jaio eta lehenengo 4 hilabeteen baitan; ugaltzeko bildotsak eta aharitoak, jaio eta lehenengo 2 hilabeteen baitan: 16.000 IU/kg pentsu oso. Loditzeko behiak, ardiak eta ahuntzak: 10.000 IU/kg pentsu oso.
  • Esnetarako behiak: 200.000 IU A bitamina/behi eta eguneko.
  • Untxiak, zaldiak, salmonidoak eta maskotak: ez da gehienezko dosirik proposatu.

Europako agentziaren arabera, A bitamina emateko bestelako bide batzuk egoteak (esate baterako, edateko ura), kontsumitzaileentzako arriskua handituko luke.

Azkenik, EFSAk zenbatetsi du animalien nutrizioan A bitamina proposatutako dosietan erabiltzeak ez duela inolako arriskurik eragiten ingurumenean.

EFSAren zientzia-iritzia

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…