Parasitoak elikagaietan – Mehatxu ikusezina

FAOk txerri-haragiaren, arrainaren eta krustazeoen, barazkien eta ur kutsatuaren kontsumoaren bidez pertsonei transmititutako parasito nagusiak deskribatzen dituen dokumentu bat argitaratu du; horietan, elikagaien segurtasunerako neurriek garrantzi handia dute, horiek prebenitzeko eta kontrolatzeko.

Elikagaiek transmititzen dituzten parasito-gaixotasunak askotan ez dira aintzat hartzen elikagaien segurtasuna kontrolatzeko sistemetan, nahiz eta gizakien osasunerako arazo larriak sor ditzaketen. Ekoizpena eta horri lotutako galera ekonomikoak askotan ez dira ikusten, eta infektatutako animaliek askotan ez dute zantzurik erakusten; beraz, parasitoak oso zailak dira antzematen eta mehatxu ikusezina izan daitezke.

Parasito nagusiak

Taulan deskribatutako parasito bakoitzaren inguruan, txostenak honako hauei buruzko informazioa jasotzen du: bizi-zikloak, parasito bakoitzaren transmisio-bideak, giza osasunean duten eragina, osasun publikorako kontrol- eta prebentzio-neurriak, eta Elikagaien Segurtasuneko agintariei zuzendutako berezko gomendioak.

Gomendioak

Bigarren zatian, FAOren dokumentuak gomendio orokor batzuk ematen ditu elikagaien segurtasuneko agintarientzat:

  1. Gizartearentzat, oro har, komunikazio-materialak egitea, parasitoak transmititzeko moduari, horien ondorioei eta prebentzio-neurriei buruko oinarrizko informazioarekin.
  2. 2. Elikakateko operadoreentzako prestakuntza-programa bat garatzea, nekazaritzan eta arrantzan higiene-jardunbide egokiak aplikatzeari buruz eta elikagaien balio-katean zehar transmititutako parasitoentzako prebentzio-neurri komunei buruz.
  3. Agintari eskudunek bete beharreko legeria berrikustea, alderdi interesdunen eginkizunak eta erantzukizunak argi eta garbi zehaztuta daudela ziurtatzeko.

Eguneraketa data: 2025/07/21

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…